orri nagusia
web mapa
Aurreko erakusketak ikusi
2004-10-21 / 2004-11-28
Don Chufo Galeria
Iparragirre, 17. Bilbo
Aintzane Mtnez. de Luna Aintzane Mtnez. de Luna
aintza2.jpg aintza2.jpg
aintza1.jpg aintza1.jpg
aintza3.jpg aintza3.jpg


Aintzane Martinez de Luna bilbotarra1986an EHUko Arte Ederreko Fakultatean lizentziatu zen. Pintorea eta diseinatzaile grafikoa da.
Erakusketa askotan hartu parte eta berezietan ere bai. Behiak izeneko erakusketan Nik behia maite dut izeneko lana berezi eta ederrenetako bat izan zen.
Basauriko Kultur aretoan Akriliko esperimental izeneko lanak aurkeztu zituen aspaldian. Mungiako Kultur aretoan ere bere lanak agertu dira.
Bilbao arteko aretoan Erregabetasun Taupadak izeneko lanak ere ikusgai jarri zituen 2000. urtean.

Enparauak, besteak, gainontzekoak dira erretratu hauetan Aintzane Martinez de Lunak margotu dituenak, Besteak baina bere gustukoak, bere pertsonalitatea egiten lagundu dutenak bera ere osatuz. Infernua ez dago begietan, irrietan, ikusten ditugun koloreetan. Kanpoko keinuek pista asko ematen digute barruan topatuko dugunaren gainean, Bere aurpegietan atsegina izan nahi du artista, bere sentimenduak luzatu nahi dizkigu, maitasuna sentimendua garrantzikoa dela iragarriz.
Erretratu hauetan gure buruaz gehiago jakitera bultzatzen gaituen korrontea nabarituko dugu, anonimotasunetik, kuriositatea eta interesa piztuz.
artea@nontzeberri.com