Film horretako irudiak Bilboko Carreras Mugica galerian paratu duten erakusketaren muina dira. Horiez gain, margolariaren bestelako irudiak ere bildu dituzte, trazu askeetatik abiatu eta lerroak errepikatuz osatutako lanak, hain zuzen ere.
Ulergaitzak dira filma osatzen duten irudietako gehienak, bakarka hartuta. Baina jarraian ikusita sei mila irudiek batasuna duen istorioa osatzen dute. Segunduko 24 fotogramez osatutako obrak bizia hartzen du. Trazuak dantzan hasten dira, tinbalak jotzen dituzten basoetako tribu bilakatzen dira, animalia basatiak Tarzan laguntzera joateko esnatzen dira.
Lana zinema esperimental gisa hartua izan da eta filmaren orijinaltasuna gordetzeko asmoarekin, jatorrizko formatua gorde du galeriak.