BERTSOTAN

“Bideoak Bertso Bide” ikuskizuna Bilboko Alondegian

AlhóndigaBilbaok bertsolarien saio esperimentala antolatu du arte bizien programaren barruan.
Bertsolariak eta irudia batuko dituen Bideoak Bertso Bide ikuskizuna gau izango da AlhóndigaBilbaoko Bastida aretoan 20:00etan.

Hona hemen bertsolarien saio esperimental honetako nondik norakoak: “Sarri, hitzen esanahiak, ez dute esan nahi dugunerako balio. Hiztegiek, ez dute nahi dugun hori esateko behar beste hitz. Emanaldi honetan, gaiak ez ditugu hitzez emango. Gaiak, propio sortutako bideo batzuen bidez emango ditugu. Bideoak, bertsotarako bidea emango dute.”

Era horretan, Asier Altunaren, Gipuzkoako errealizadore ospetsuaren Bilbon grabatutako 30 piezak izango dituzte inspirazio-iturri edozer gairen aurrean abesteko gai diren Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Igor Elortza bertsolariekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button