MUSIKA

Christian Lindbergek Euskadiko Orkestra zuzenduko du

Iruñea eta Gasteizen egingo den programa honetan, gainera, Euskadiko Orkestrako kide den Oscar Abellak Vaughan Williamsen Tuba eta orkestrarako kontzertua interpretatuko du

Gerok partitura honekin irabazi zuen 2007an Isabel Urrutia bizkaitarrak 2001.urtetik Espainiar Orkestra Sinfonikoen Elkarteak BBVA Fundazioaren laguntzaz antolatzen duen Lehiaketaren IV. edizioa. Egilearen esanetan, obra honek izen horren bidez (Geuk, guk geuk), "izatearen identitatea, norberaren esentzia, sustraiak, jatorria" ematen du aditzera. Egitaraua osotzeko, Vaughan Williamsen Tuba eta orkestrarako kontzertua, EOSeko bakarlari den Oscar Abellak interpretatuko duena, eta Sibeliusen 5. Sinfoniak izango dira entzungai.

Christian Lindberg Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan aritua da aurretik, bai zuzendari gisa eta baita bakarlari lanetan ere. Lindberg sortu berria den Norbegiar eta Artikar Filarmoniako eta Operako Orkestrako zuzendari titular eta aholkulari artistiko izendatu berri dute eta bere etorkizuneko konpromisoen artean honakoak daude: Koloniako Gürzenich, Irlandar Irratiko Orkestra, Phoenixeko Sinfonikoa, Bartzelonako Vallés-eko Orkestra, Taiwango Orkestra Sinfonikoa eta kontzertuak Holandako Arhem-en Gelders Orkest, Würtenbergo Filarmonikoa, Aarhus-eko Sinfonikoa, Norbegian barrena bira bat, Nürenberg eta Jenaer-eko Filarmonikoak eta Islandiako Sinfonikoa. Halaber, Lindbergek BIS-ekin grabaketa ezberdinak egingo ditu.

Oscar Abella (Burgos, 1983) Euskadiko Orkestra Sinfonikoko tuba bakarlaria da 2006. urtetik. Orchestre de Jeunes de la Meditérranée eta Holandako National Jeuugd Orkest delakoaren kide izan da.

Euskadiko Orkestrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button