MUSIKA

Bilboloop jaialdiaren bederatzigarren edizioa asteburu honetan

Joera berriak eta garai hauetako musikaren ispilu diren zenbait bandek hartuko dute parte Bilboloop jaialdian. Aurreko urteetan bezala egitaraua Dj-en sesioekin hornituko da.
Joan den azaroaren 4an egin zen aurkezpen ofiziala Ambigu tabernan iazko urtean ateratako argazkiekin, eta handik hona zain egon behar izan dira zale guztiak, baina azkenean, asteburua heldu da!

Kontzertuak Kafe Antzokian izango dira (8 eta 10 euro) eta Dj-ak Badulake, Bilbost eta Fever aretoetan arituko dira.
Barikuan Ornamento y Delito taldeak zabalduko ditu jaialdiaren ateak, eta hauen ostean Daily Bread holandarren txanda izango da, euren sexy garage dance estiloarekin.
Egun horretako azkenak Panico izango dira, Parisen bizi diren txiletarrak, Kick azken albuma aurkeztuko dutenak.

Larunbatean, Sugar Rave izango dira lehenak. Fenech Soler taldeeak 80ko soinurik ederrenak ekarriko ditu gero. Pet Conspiracy txinatarrak ere etorriko dira egun honetan, musika eta irudiak nahasteko, eta bide batez ikusleria txundiarazteko.

Off Bilboloop ekimenaren eskaintza Imanol Aldonzaren argazkiekin osatzen da, Ambigun. Beste aldetik Audience taldearen proiektu paraleloa den Zaldiak kontzertu bat eskainiko du.

Hau eta beste guztia jaialdiaren webgunean duzue bilduta.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button