Baseak

Baseak

 

Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean, Nontzeberri kultura atariak BilBlogari Bilbo Handiko 15 eta 30 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa abiatuko du. Ekimenaren helburua, euskara, gazteak eta teknologi berrien uztarketa sustatzea da, beti ere euskararen erabilera gazteen artean areagotzeko asmoz.
Bilboko gazteen blog lehiaketarako deialdia egin dute lehen aipaturiko bi entitateak honako baldintzei begira:

•    Lehiaketan nahi duen orok esku hartu ahalko du, beti ere bilbotarra bada edota Bilbo hiriarekin lotura ezinbestekoa baldin badu. Parte hartzea doakoa da.

•    Lehiaketan hiru atal izango dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta blog tematikoak. Atal bakoitzean Interneteko bitakora onena sarituko da. Bloga egiterakoan eta elikatzerakoan dituzuen ideiak, irudimena eta abilitatea baloratuko dira. Zenbat eta gehiago idatzi orduan eta hobeto.

•    Parte-hartzaileak aurreko kategoria batean baino ezin izango du izena eman, baina blog bat baino gehiagorekin ere parte hartu ahal izango du. Mila modutan eta mila gai dituzue berba egiteko euskaraz.

•    Blog bat saritzerakoan honako irizpide hauek baloratuko dira: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna. Azken irizpide horren harira, blog originalenak ere bere sari berezia izango du.

•    Sariak honakoak izango dira:

- Blog pertsonal onena: 350 euro
- Taldeko blog onena: 350 euro
- Blog tematiko onena: 350 euro
- Blog originalena: 350 euro

•    Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 1ean hasiko da eta azaroaren 30era bitartean sareratu ahal izango dira blogak. Astean behin post bat idatzi beharko da gutxienez eta post horrek 100 hitz baino gutxiago ez ditu izango. Ezin izango da beste blog bateko testurik kopiatu.

•    Blog batean beste pertsonekiko iruzkin laidogarriak edo kaltegarriak badaude, blog horrek ez du parte hartuko.

•    Izen-ematea on-line egingo da, beren-beregi sortutako izen-emate orriaren bitartez. Izen-emate orrian eskatzen diren datuak beteko dira eta bloga deskribatuko duen irudi adierazgarri bat .jpg artxibo batean (90 x 60 pixel eta 100 kb-ko pisua gehienez ere) bidali beharko da. Bidaltzeko arazorik izanez gero edo, besterik gabe, zure bloga sarean ikusten ez baduzu, jarri harremanetan gurekin. (bilblogari@bilblogari.net)

•    Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat etorriz, jakinarazten da erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalak Bezero, Erabiltzaile eta Hornitzaileen fitxategian sartuko direla, eta fitxategi horren arduraduna EDE Fundazioa dela (Simón Bolivar 8b. 48010 - Bilbao – Bizkaia). Sartutako datuak helburu bakarrarekin erabiliko dira: erabiltzaileen eskaerak kudeatzea eta eskainitako zerbitzua ematea. Erabiltzaileak bere datuak kontsultatu, zuzendu eta ezeztatu ahal izango ditu, eta datu horien aurka ere egin ahal izango du, lehen aipatutako helbidera zuzenduz edo mezu elektroniko bat bidaliz bilblogari@bilblogari.net helbidera.

•    Abenduaren erdialdera, epaimahaia (blog-etan adituak diren bi pertsona) bilduko dira irabazleak aukeratzeko, eta azkenik, irabazleak iragarri eta sariak emango dira data horren inguruan.

•    Lehiaketan parte hartzeak esan gura du egileak oinarriok onartzen dituela.

 

aurkez.jpg

 

logo logo
Nontzeberri, Suspergintza Elkartea · Simon Bolibar, 8-b, 48010 Bilbao ·
Tel: 94 402 90 92 · Faxa: 94 400 80 61 · nontzeberri@nontzeberri.com