ARTEA

Kutxaren arte-ondarea ikusgai “Itsasurdin” erakusketan

Donostiako Kubo-Kutxa Aretoan Itsasurdin izeneko erakusketa paratu dute utzailaren 3ra arte. Erakusketan, kutxaren bilduma, eta bereziki azken urteetan eskuratu diren artelanen multzoa dago ikusgai.

Bertan askotariko artelanak bildu dituzte. Hortaz, aniztasuna da ardatz: pintura, eskultura eta papera (grafikoa, marrazkia, akuarela, artista-liburuak), eta euskal kostunbrismo zein argazkigintza historiko eta garaikidea, eta tartean ere elementu higigarriak daude (altzariak, artisau-objektuak, tapizak, miniaturak, zeramikak, eta abar).

Orotara 120 artista inguruk sortu dituzten 230 artelanetan egindako ibilbidea da Itsasurdin. “Fikzio-errealitatezko jolas moduan eta bisitaria artelanen arragoa honetan barrena bideratzeko asmaturiko fikziozko kontaketa batek gidatuta”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button