Sariak

 

 

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak eta interneteko nontzeberri.com kultur atariak Bilblogari euskarazko blogen lehiaketako sariak banatu zituzten atzo.Lehiaketan 45 blog inskribatu dira, eta horiek izan dira aurtengo sariak eskuratzeko lehiatu direnak. Edizio honetan oso parte-hartze handia egon da eta joan den urteko marka gainditu egin da erraz. Mota askotako blogak heldu dira gure lehiaketara eta guztietan gaur egungo gazteek dituzten zaletasunak, kezkak eta ilusioak nabarmentzen dira (kirola, moda, dantzak, bidaiak, musika, Euskal Herria, geografia, genero berdintasuna, osasuna, elikadura, zinema, hiriak,...).

Julen Gabiria idazle eta euskal blogari aitzindariak eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakasleak honako irizpideak baloratu dituzte saridunak erabakitzerakoan: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta atarien originaltasuna.

Blog tematikorik onenaren saria blog biri eman zaie, biak ala biak kalitate handikoak direlako. Sarituek hirurehun bana euro jaso dute.



Aurten edizioko irabazleak, beraz, hauexek dira:

Irune Jimenez
Blog pertsonal onena

Irune Jimenez Gonzalez
Nonhahi, irunepe.wordpress.com

Gontzal Zapatel eta Iker EtxarriTaldeko blog onena
Gontzal Zapatel eta Iker Etxarri
Drogak, drogaworld.blogariak.net

Asier Gabikagojeazkoa eta Txerra RodriguezBlog tematikoa onena (ex aequo)
Asier Gabikagojeazkoa
Asiaren Nondik Norakoak www.berria.info/blogak/asiatik
Txerra Rodriguez Gomez www.blogak.com/garaigoikoa  Garaigoikoa, Hizkuntzaren soziologia, soziolinguistika eta beste.

EH Soundz TaldekideakBlog originalena
EH Soundz Taldekideak
ehsoundz bloga, ehsoundz.com

Nontzeberri, Suspergintza Elkartea · Simon Bolibar, 8-b, 48010 Bilbao ·
Tel: 94 402 90 92 · Faxa: 94 400 80 61 · nontzeberri@nontzeberri.com

logos logos