BESTELAKOAK

Enrike Renteria pintura lehiaketaren XVI. edizioa

Asteburu honetan, uztailak 14, Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XVI. edizioa ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Ekimenak bertako bizilagun ospetsuenetako bat omendu nahi du berriro.

Bi era daude lehiaketan parte hartzeko: kanpoan egiten den txapelketa tradizionala eta Zintzilik, herriko balkoietan esekita dauden lanetatik onenak saritzen dituena. Azken horiek lehiaketa eguna baino lehen egindakoak dira eta ikusgai egongo dira igandetik bertatik, herriko jaiak amaitu arte.

Amorebietako hirigunea eta Etxanoko gune historikoa izango dira kanpoko pintura lehiaketa lanetarako kokalekuak. Partaideek Zelaieta zentroan zigilatuko dituzte oihalak goizeko 9:00etatik 11:00etara. Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du, beraiek aukeratzen dituzten teknika eta neurriak erabili ahalko dituzte, eta arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara bitartean entregatuko dituzte lanak.

Guztira, 8 lan sarituko dira. Lehenengo saria 600 eurokoa izango da; bigarrena, 400 eurokoa; hirugarrena, 350 eurokoa, eta laugarrena, bosgarrena eta seigarrena, 300 eurokoak. Saririk gabeko herriko margolaririk onenarentzako accesita ere izango da, 200 eurokoa.

Herriko balkoietan ikusgai dauden lanetatik onenak sarituko dituen Zintzilik sailean lau sari banatuko dira: 400 euroko lehenengo saria, 300 euroko bigarren saria, 250 euroko hirugarren saria eta 200 euroko laugarren saria.

Lehiaketaren era bietako sarien banaketa Zelaieta zentroan izango da, uztailaren 14an bertan, arratsaldeko 18:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button