Baseak


Bilblogari Bilboko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa da.

 

Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean, Nontzeberri kultura atariak Bilblogari Bilbo Handiko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa abiatuko du 2013ko udazkenean.

 

Lehiaketaren helburua, euskara, gazteak eta teknologia berriak batera sustatzea da, gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko asmoz.

 

Nahi duen orok esku hartu ahalko du Bilbokoa bada edota Bilbo hiriarekin lotura ezinbestekoa baldin badu.
Hiru atal izango dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta tematikoak. Atal bakoitzean interneteko bitakora onena sarituko da.
Parte-hartzaileak kategoria hauetan har dezake parte nahi beste blogekin, baina blog bakoitza atal bakarrean lehia daiteke. Bloga egiterakoan eta elikatzerakoan dituzuen ideiak, irudimena eta abilitatea baloratuko dira. Zenbat eta gehiago idatzi orduan eta hobeto.


Lehiaketan honako irizpide hauek baloratuko dira: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna. Euskarazko blogak baino ez dira onartuko, nahiz eta bestelako hizkuntzak ere ager daitezkeen, beti ere, euskara nagusi eta protagonista delarik.

 

Ezin izango da beste blog batetik kopiarik egin, eta ez da post iraingarririk edota kaltegarririk onartuko. Honetan euskara eta gazteen kezkak, ilusioak, animoak, energia eta freskotasuna erakutsi nahi dira.

 

www.bilblogari.net  webgunean baseak, sariak, izen-ematea, parte-hartzaile guztien blogak eta ekimenaren blog partikularra ere egongo dira.
Izen-ematea on-line egingo da, beren-beregi sortutako izen-emate orriaren bitartez. Izen-emate orrian eskatzen diren datuak beteko dira eta bloga deskribatuko duen irudi adierazgarri bat .jpg artxibo batean (90 x 60 pixel eta 100 kb-ko pisua gehienez ere) bidali

beharko da. Bidaltzeko arazorik izanez gero edo, besterik gabe, zure bloga sarean ikusten ez baduzu, jarri harremanetan gurekin.

(bilblogari@bilblogari.net)

 

Lehiaketa urriaren lehen egunean hasi eta azaroaren 22ko 13:00ak bitartean gauzatuko da. Epe horretan parte-hartzaileek euren lanak bidaliko dituzte www.bilblogari.net gunean islatzeko.

 

Sariak

 

Azaroaren azken astean epaimahaia (blogetan adituak diren bi pertsona) bilduko da irabazleak aukeratzeko, eta azkenik, irabazleak iragarri eta sariak emango dira azaroaren 28an.
 

Sariak honakoak izango dira:

-Blog pertsonal onena: 200 euro
-Taldeko blog onena: 200 euro
-Blog tematiko onena: 200 euro

 

 

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege

Organikoarekin bat etorriz, jakinarazten da erabiltzaileak ematen

dituen datu pertsonalak Bezero, Erabiltzaile eta Hornitzaileen

fitxategian sartuko direla, eta fitxategi horren arduraduna EDE

Fundazioa dela (Simón Bolivar 8b. 48010 - Bilbao – Bizkaia).

Sartutako datuak helburu bakarrarekin erabiliko dira: erabiltzaileen

eskaerak kudeatzea eta eskainitako zerbitzua ematea. Erabiltzaileak

bere datuak kontsultatu, zuzendu eta ezeztatu ahal izango ditu, eta

datu horien aurka ere egin ahal izango du, mezu elektroniko bat

bidaliz bilblogari@bilblogari.net helbidera.

 

Lehiaketan parte hartzeak esan gura du egileak oinarriok onartzen

dituela.

 

logos logos

Nontzeberri, Suspergintza Elkartea · Simon Bolibar, 8-b, 48010 Bilbao ·
Tel: 94 402 90 92 · Faxa: 94 400 80 61 · nontzeberri@nontzeberri.com