ESZENA

“Ele! Lorca-Lauaxeta” ikuskizuna, Errenterian

Errenteriako Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, Guda Zibilak eta frankismoak herrian utzitako biktimen errekonozimendu eta erreparaziorako helburuarekin, bihar, irailaren 13an (data sinbolikoa da hori, tropa frankistak orduan sartu baitziren Errenterian), Ele! Lorca-Lauaxeta ikuskizuna antolatu du Niessen Kulturgunean, 19:00etan.

Lorca eta Lauxeta, bi idazle, poeta ikonikoak, urtebeteko aldearekin, Francoren diktaduraren hasieran, fusilatu zituzten. Biak hil ziren gazte, askatasunaren aldeko borrokan. Bat poeta errepublikanoa izan zen, Andaluzian jaioa; bestea berriz, euskal lurrean jaiotako poeta abertzalea.

“Bi poeten obra ardatz hartuta, obra honetan hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiltzen dira erakusteko hain urruneko diruditen herri eta kulturek bat egin dezaketela gizakiaren funtsezko balioetan, uneren batean aurrez aurre egonda ere”.

Esan bezala antzerki hau egitasmo orokor baten baitan kokatzen da. Errenteriako Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, oroimen historikoa berreskuratzeko proiektua abian jarriko du eta hala, jarduera gehiago izango dira urrian eta azaroan, horien artean hitzaldiak eta erakusketa bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button