Sariak

 

 gorra.gif

Sariak honakoak dira: 

TEMATIKOA
Begoña Altuna
http://gozatu.wordpress.com

Euskara(z) gozatzeko baliabideak banatzen ditu blogari honek. Euskararen munduan mugitzen den edozer harrapatzen ditu egileak bere blogean sartzeko, eta hala, zer gertatzen den, zer gertatuko den eta zertaz gozatu ahalko dugun, informazio zehatza izango dugu.

PERTSONALA
Leire Palacios Egiguren
http://anniesdelmono.wordpress.com

Literatura, eguneroko zaurgarritasun kosmopolita, liburuen amnesiak, metamorfosiak, bidaiak, sentimentuen lekualdatzeak, utopiak, musika… denetarik eta espero ez dena ere idatzi du egile txukun honek. “Nik ere AnnieSdelMono edatea atsegin zuen izeba moja neukan. “Egunen batean, Jainkoaren bidea jarraitzeko deia sentituko duzu” esaten zidan. Ordutik inoiz ez daramat mugikorra bibrazio moduan.”

TALDEKOA
Asier Luzarraga Garbisu
http://mikropilula.blogspot.com.es/

Egileek beraiek adierazten duten bezala, Literatur Mikropilulen Farmazia da blog hori, euskarazko literatur terapia azkarra. MikroLiteratura kimika da, alkimia, sorginkeria. Literatur Mikropilulen Farmaziak ziber-euskaldunak gonbidatzen ditu literaturaren inguruan batu gaitezen: idazlearen eta irakurlearen rolak hartzeko, aktoreak maskaraz aldatzen duen bezalaxe. Literatur mikroformatua Interneteko errealitateari so egin dion prosazko, bertsozko ala olerki proisaikozko ala prosa lirikozko (10-300 hitz bitarteko) dosia da. Multimedia formatuak dakarren limiteen, irudiaren, soinuaren, bideoaren, performancearen apurketari uko egiten ez dion formula.

Mila esker zen bloga gure lehiaketara bidaltzeagatik, eta bertan parte hartzeagatik.

logos logos

Nontzeberri, Suspergintza Elkartea · Simon Bolibar, 8-b, 48010 Bilbao ·
Tel: 94 402 90 92 · Faxa: 94 400 80 61 · nontzeberri@nontzeberri.com