Bilblogarik idatzita
2009(e)ko abenduak 28 09:02
Sari banaketa joan den asteazkenean egin genuen.
Bilboko Udaleko Euskara Zinegotzia den Ana de Castroren hitzen ostean, Nontzeberriko kideek balorazio txiki bat egin zuten. Julen Gabiriak eta Karmele Perez de Urrazak epaimahaikideek hartu zuten parte blogaren mundua zertan den komentatzeko.
Ondoren sari banaketari ekin genion eta hauexek izan dira aurtengo Bilblogari lehiaketaren irabazleak:
Blog tematikoaren atalaren barruan euskara eta euskal kultura luze-zabalean jorratzen duen bloga izanik, hizpide dituen gaiei buruzko ikuspegi landua eskaintzen du saridunak. Liburuen kritikak, kulturari buruzko hausnarketak eta fikziozko kontakizunak uztartzen dira bertan, maiztasun handiz eta era erakargarrian.
Blog tematikoa ataleko saria izan da "Euskaltzale 2.0" blogarentzat (Adrian H. Llorente Aginagalde)

Blog pertsonala
Euskara zaindu eta onean, artikulu mamitsuz osatuta, jakintza askearen aldeko aldarria egiten duen bloga da honako hau. Internetez, politikaz, bidaiez zein beste hainbat gaiz osatutako bloga da, hainbat esteka eskaintzen dituena egileak sare librearen alde egiten duen lana ezagutu ahal izateko.
Sariduna atal honetan "Hamahiru" (Mikel Iturbe Urretxa)

Blog kolektiboa edo taldeko bloga
Testua eta argazkiak bata bestearen osagarri gisa uztartuz, blog honek arkitektura lezio bikaina ematen digu, hurbiltasunez eta modu egokian, artikulu dibulgatiboen bidez eta euskara txukunean. Denoi dagokigun gai bat, denon hizkuntzan adierazia.
Irabazlea atal honetan: "Aldiri" (Ula Iruretagoiena Busturia)
Blog originalena
Blog bat nola bihurtu daitekeen sorkuntza-prozesu baten ispilu? Hona hemen erantzuna. Blogak ez baitira soilik hausnarketarako esparrua, baizik eta, zergatik ez, proiektu jakin baten garapenaren berri ematen duen gunea ere. Bloga, sormenaren esanetan; eta sormena, biluzian, denon bistan.
Epaimehaikideen iritziz “Kap-nere" (Nere Soriano Sainz)
Hauxe izan da Bilblogari 2009 eta datorren urtean beste edizio bat jarriko dugu abian, zuentzat eta zuek bezala blogintzan jarraitu nahi dutenentzat.
Eskerrik asko parte hartzeagatik eta datorren urtera arte, Zorionak!!!

aecb3240-0775-44a6-b5bc-69a546d173da|0|.0
Tags:
Orokorra
Bilblogarik idatzita
2009(e)ko abenduak 23 08:51
Kaixo Bilbogariok.
Gogoratu!!!!
Sari banaketa gaur bertan da, abenduak 23, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean, 19:00etan. Bertan jakinaraziko dira aurtengo saridunen izenak.
Hantxe itxarongo dizuegu guztioi.
Segi bizkor!

d2459753-f25e-4919-942e-6b122b6232cc|0|.0
Tags:
Orokorra
Bilblogarik idatzita
2009(e)ko abenduak 15 12:03
Kaixo Bilbogariok. Berriz, mila esker parte hartzeagatik lagunok. Orain zuen lana saritzeko ordua iritsi da.
Sari banaketa abenduaren 23an izango da, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean, 19:00etan. Bertan jakinaraziko dira aurtengo saridunen izenak. Hantxe itxarongo dizuegu guztioi.
Segi bizkor! Bilblogari

4e916360-5200-4a71-92a8-d1a9422969b3|0|.0
Tags:
Orokorra
Bilblogarik idatzita
2009(e)ko azaroak 30 13:59
Gaur, gure baseetan esaten dugun bezala, blog berrien izenak emateko epea amaitu da. Bi hilabete hauetan blogzaleok izena eman duzue eta ehunka pertsonek jarraitu dituzte zuen blogak. Batzuek hitz andana ipini duzue zuen blogetan, koloreztatu, bideoak jarri, denetarik. Eta dena euskaraz!.
Zorionak guztioi.
Laster batean epai-mahaikideak bilduko dira zuen arteko onenak zeintzuk izan diren erabakitzeko.
Datorren astean esango dugu non izango den sari banaketa ekitaldia eta zein ordutan, baina abenduaren hirugarren astean izango da, hori seguru.
Eskerrik asko guztioi eta zorte on!

1ea2f621-7f96-4b56-ada0-027a937cb344|0|.0
Tags:
Bilblogarik idatzita
2009(e)ko azaroak 27 12:20
Larunbat honetan, hilak 28, Uribe Kosta eta Erandioko zein inguruko blogari eta internauta euskaldunak batuko dira UKBlogak izeneko topaketan. Ekimena ukberri.net Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalak antolatu du eta helburu erraza du: erabilgarriak diren zenbait tresna euskalduni buruzko tailerrak aitzakiatzat hartuta, eskualdean dabiltzan blogari eta internauta euskaldunen arteko lehen kontaktua hartzea eta hortik aurrera sareko komunitate euskaldun eta euskaltzalea sendotzeko prozesua abiatzea.
Besteak beste, honako blogariek baieztatu dute UKBLOGAK ekimenean izango direla: Arantza Gutierrez Paz (Irratiarte), Itxaso Fernandez Astobiza (Kostaldeaz gozatuz), Nahikari Ayo Acebo (Nire begietatik), Luistxo Fernandez (CodeSyntax), Gorka Julio (Teketen), Mikel Lizarralde (Tagzania), Patxi Gaztelumendi (Irratia.com), Gorka Azkarate (Ibaizabalbhi), Galder Gonzalez (Galderren txokoa), Mikel Iturbe Urretxa (Hamahiru), Koskairratia.com-en lagunak eta Kepa Ugarte Martiarena (Ukberri.Net). Era berean, "Nickdutnik" telebista saioa bertan izango da, Algortan zehar egingo den mapa-jaia jarraitzeko asmoz. Azkenik, beste 60 bat internautek ere izena eman dute topaketan, Facebook sare sozialaren bidez.
Jardunaldia goizeko 10etan hasiko da, Algortako Aldai Patronatuan. Internauta euskaldunek elkar ezagutzeko espazio informalak izateaz gain, hainbat tailer egingo dira UKBlogak topaketan. Besteak beste, norberak bere Internetezko irratia sortzeko ikastaroa; euskarazko Wikipedian zelan parte hartzeari buruzkoa; sakeleko telefonoarekin zuzeneko bideo erretransmisioak egitekoa; eskualdeko Internet Gida ekimenaren aurkezpena; edota Open Street Map egitasmoaren barruan, norberaren herriko mapa libre eta euskaldunak zelan egin behar diren azalduko duen ikastaro praktikoa. Goiz horretan, Algortako mapa osatzeari ekingo diote.

4dcfcc59-a5d2-4f5b-88f5-97c6a3317ddd|0|.0
Tags:
Bitxia
Bilblogarik idatzita
2009(e)ko azaroak 17 13:24
Denetarik dago. Bai, gure blogeroak denetarik ari dira idazten post interesgarrietan. Literatura eta kritika, gastronomia, arkitektura berezia, ordenagailuan ikasteko azalpenak, azoka berezietan topatzen diren liburu ilustratuak, Berlingo harresiaren gaineko datu politak, Bilboko Don Diego gizairudiaren historia xelebrea, orokorrean ditugun usteak eta ideiak, gurasoengandik independizatzea zein gatxa den, kirol notiziak, mugikorrak eta googleren hizkuntza berriak, Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta Isis taldearen azken lanaren bideo bat ere bai. Ikusten duzuenez badaukagu zertaz gozatu Bilblogari lehiaketan.

66e1c56c-1e0a-485f-9845-e628663f86b0|0|.0
Tags:
Bilblogarik idatzita
2009(e)ko azaroak 2 13:59
Hamazazpigarrena heldu da azaroarekin batera. Gero eta gehiago gara Bilblogari lehiaketan, eta gero eta post interesgarriagoak irakurtzen ari gara eten gabean.
Badakizue, oraindik baten batek izena eman nahi badu, azaro hilabetea luzea izango da horretarako, beraz, animo eta jarri martxan!, blogatu zaitez!

113ba83c-77e0-47a7-8081-19f8fbdf4ca1|0|.0
Tags:
Orokorra
Bilblogarik idatzita
2009(e)ko urriak 23 11:29
Lehenik eta behin YouTubera joan eta bideoaren ondoan bi lehiatila aurkituko dituzu -bestela informazio gehiago sakatu-. Batean, bideoa kokatutako URL agertzen da; bestean, Embed kodea, hau da bideo hori zure bitakoran birtsartzeko kodea. Kopiatu zure post edo berrian bi horien erreferentziak, Edición de HTML intergunea hautaturik duzula.Adibide gisa, YouTubetik hartu dugu bideo klasiko bat, Interneteko web 2.0 filosofiak dakarren aldaketari buruzkoa, hain zuzen. Bideoak "Web 2.0 ... The Machine is Us/ing Us" izenburua du eta hartu dugun tokiak http://www.youtube.com/watch?v=NLlGopyXT_g helbidea du. Egin behar dena da kopiatu URLean datorren kodea eta Embed horretan datorrena, eta biak, zure postean itsatsi, bata bestearen azpian. Itsatsi ondoren begiratu idatzi duzuna HTML modura. Konprobratu embed horretan datorren guztia -oso luzea izaten da- ondo itsasi dizula ordenadoreak, askotan lehen zatia baino ez du gordetzen -HTML modura begiratu-. Gorde egin duzuna eta aurrebistan bideoa agertuko zaizu. Berria prest duzunean, argitaratzera!
Hauek bezalako post informatiboak hemen dituzue!

5da7f743-eb38-4d17-ae7c-edb71e0c4ca9|0|.0
Tags:
Trukoak
Bilblogarik idatzita
2009(e)ko urriak 19 12:40
Beste parte-hartzaile batzuek eman dute izena gure lehiaketan. Hemendik gure eskerrik beroenak eta besteei animo, oraindik garaiz zabiltzate eta!
Batzuk koloreekin maiteminduta daude, beste batzuk txinboekin eta ezkiekin, eta zirimiriaren efektuak aurrera darrai. Bideoren bat ere ikusgai duzue honezkero. Denetarik. Sartu eta ikusi

bd41b604-f052-4c73-bdc0-51e799e34d2a|0|.0
Tags:
Orokorra
Bilblogarik idatzita
2009(e)ko urriak 14 13:52
Blogariek edo bitakoragileek kontuan izan beharko luketen dekalogoa honako hamar aginduek biltzen dute:
1. Idatzi argi eta garbi, berriaren muinera joz eta ukitu pertsonala emanez.
2. Izenburua idatzitako testuaren erreferentzia da.
3. Testua hiperloturekin aberastu -norberak lehenago argitaraturikoekin ala sarean gai horretaz aurkitutakoekin-.
4. Idazten duzuna arrazoitu, zerk bultzatzen zaituen idaztera agertuz.
5. Erabiltzen dituzuen iturrien erreferentzia zehatzak idatzi.
6. Gramatika eta ortografia akatsak zuzendu, inork ez dezala pentsa, horrexegatik, zure pentsamendua arina dela edozein modutan eraikia.
7. Idaztea ez da lan erreza. Idazten duzunak zure nortasuna agerian uzten du. Hartu patxadaz -nahi baduzu lehenago idatzi paperean edo word batean eta geroxeago argitara eman gustukoa baduzu-.
8. Galderak planteatu. Idatzi kuriositatea piztu edo harridura sortu zaizun zerbaiten inguruan. Ez ahaztu besteen iritziek zurea aberasten dutela.
9. Argazkiz edo marrazkiz hornitu idazten duzuna irudia idazten dunaren iradokizun bihurtuz.
10. Irakurlerik onena norbera da. Ez idatzi zuk irakurriko ez zenukeena.

0c7d8729-4bc1-4f46-b714-05f6c63cd83e|0|.0
Tags:
Gomendioak