MUSIKA

Usopop jaialdia larunbatean izango Saran

Usopop musika jaialdiaren bosgarren edizioa larunbatean, maiatzak 31, egingo da Sara (Lapurdi) herriko Lizarrietan. Antolatzaileek dagoeneko jaialdian parte hartuko duten talde eta artisten izenak iragarri dituzte.

Bada, ondokoak izango dira Lapurdiko jaialdian: Anari & Agustin Alkhat; Sebastien Schuller; Mobydick band eta Kid Wise.

Anari eta Aguxtin Alkhatek elkarrekin arituko dira; lapurtarrak Ihes Egin izenburuko lana argitaratu zuen 2013an; azkoitiarra, berriz, Bide eta Denbora iaz plazaratu zuen zuzeneko lana aurkezten ari da.

Eneko Burzako MobyDick musikari bizkaitarra bere taldearekin arituko da jaialdian; iaz, Cotarard Delusion izeneko lana plazaratu zuen, crowdfunding metodoaren bidez. Folk eta rock estiloetatik edaten duten bederatzi kantu jaso ditu diskoan; Mark Laneganen zertzeladak antzematen dira.

Sebastien Schuller Aubergenville hirian jaiotako musikari frantziarra da; hainbat grabazio argitaratu ditu, tartean, Evenfall (2009, Pias). Schuller-ek, gainera, soinu bandak ere idatzi ditu. Amaitzeko, Kid Wise Toulouse hiriko seikote gaztea da, eta “pop gazte eta basatia” jorratzen dute.

Honatx ordutegiak: 15:30ean, Musikolore eta Anari & Aguxtin Alkhat; 18:00etan, berriz, Mobydick Band, Kid Wise eta Sebastien Schuller.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button