SARIDUNAK LASTER BATEAN

bilblogarik idatzita 2013(e)ko azaroak 27 09:52

Lehenik eta behin mila esker zure bloga gure lehiaketara bidaltzeagatik, eta bertan parte hartzeagatik.

 

Bi hilabetez iraun duen lehiaketara lanak bidaltzeko epea joan den astean itxi genuen. Urte honetako edizioan parte-hartzaile kopuru txikia izan dugu, baina kalitate ona. Aste honetan ibili gara bidalitako lanen artean zeintzuk izan daitezkeen onenak aukeratzen, eta honezkero baditugu saridunak!

Beste aldetik, jakinarazi nahi dizuegu, aurten ez dugula sari banketa ekitaldirik egingo, eta hala, irabazleei zein beste parte-hartzaileei jakinaraziko zaie euren blogak onenak izan direla, eta nola jasoko duten saria.

Ahal den neurrian irabazleak nortzuk izan diren plazaratuko da, eta gerta daiteke hedabideren batek interesa erakusketa elkarrizketaren bat egiteko.

Tags:

Lehen parte-hartzaileak

bilblogarik idatzita 2013(e)ko azaroak 4 11:59

Gutxi ditugu oraindik baina jakin badakigu azaroan piloa bat helduko direla. Ikastoletako lagunak lanean ari dira, seguru! Animo eta bidali zuen lbloga!

Tags:

ABIAN DA BILBLOGARI 2013

bilblogarik idatzita 2013(e)ko urriak 7 10:56

Joan den barikuan abiatu genuen aurtengo edizioa, eta gure zaleek lehen bloga bidali dute !
Animo eta ez utzi azken egunerako. Kontsultau baseak eta bidali zuen euskarazko blogak.

Honakoak dituzue sariok:
-Blog pertsonal onena: 200 euro
-Taldeko blog onena: 200 euro
-Blog tematiko onena: 200 euro
 

Tags:

baditugu saridunak

bilblogarik idatzita 2012(e)ko azaroak 30 09:24

Aurtengo edizioko irabazleak hauexek dira:

 

·         Blog Pertsonalean: Alter eta ego (Ander Oleaga Benguria) http://alteretaego.wordpress.com

 

Alter eta Ego ez dakigu nortzuk diren, baina bata argazkilaria da, eta bestea idazlea, edo alderantziz. Litekeena da interes bikoitzeko pertsona bakarra izatea, baina, edozelan ere, argazkiak eta testuak ekartzen dizkigu blog honetan, begien eta zentzumenen gozagarri. Proposamen sortzaile erabatekoa, argazkian eta literaturan oinarritua.
Irudi batetik landutako testuak osatzen du asteroko sarrera: errealitatea interpretatzeko modu bi, irudia eta letrak, biak batera.

·         Blog Taldekoan: Insitu (Nerea eta Ane Soriano Sainz); http://iinssitu.blogspot.com.es  

Noizbehinka, gure etxebizitza berritzeko gomendioak ematen dira eta, beste batzuetan, arkitektura eta interiorismoarekin erlazionaturiko bitxikeriak kontatu, eta horretaz gain eraikin interesgarriak ere aurkezten dira. Esan bezala, Arkitektura, interiorismoa, diseinua... horrelako gaiak jorratzen dira blog honetan, baina abiapuntua baino ez da hori; hortik tiratuta, egileak gai dira zinemara, animalien mundura, hirigintzara eta antzeko esparruetara heltzeko, betiere, arkitekturan oinarrituta. Blog hasi berria da, baina espero dugu, sari honekin, egileek bere lanean tinko jarraituko dutela.

·         Blog Tematikoan: Baratza Taldea. Deustuko Ortu kooperatiboa (Saioa Bacigalupe) http://baratzataldea.blogspot.com

 

Bizi dugun krisi orokorreko garai honetan, txalogarriak dira elikaduraren arloko autokudeaketan oinarritzen diren talde sortzaileak aurkitzea, eta hauxe dugu adibide horietako bat, Deustuko Gazte Lokalean sortutakoa. Elikadura ekologikotik abiatuta, iraunkortasunarekin eta deshazkundearekin erlazionatutako hainbat gai jorratzen ditu blog honek, praktikan jarritako esperientzia aberasgarri batean oinarrituta.

Tags:

sari banaketa gaur

bilblogarik idatzita 2012(e)ko azaroak 29 09:54

Sari Banaketa ekitaldia, gaur, azaroaren 29ean, egingo dugu, 19:00etan, Zazpi Kaleetako La Bolsa Udaltegian. Etorri guztiok eta saritxoren bat ere eskuratuko duzue!

Tags:

saridunak aukeratzen

bilblogarik idatzita 2012(e)ko azaroak 27 08:16

Bilblogari 2012 lehiaketa honetara 31 blog aurkeztu dira, joan den urtean baino apurtxu bat gutxiago. Hala ere, lan guztiak oso interesgarriak dira eta batzuek oso maila altua dute. Gure epai-mahaikideak guztiak ari dira aztertzen aurtengo saridunak nortzuk diren erabakitzeko.
Beste aldetik, sari banaketa Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean izango da (Pelota kalea 10), ostegunean, azaroak 29, arratsaldeko 19:00etan. Hantxe elkartuko gara.

Tags:

azken eguna

bilblogarik idatzita 2012(e)ko azaroak 23 08:53

Gaur gure Bilblogari Lehiaketa 2012ko azken eguna duzue. Hemendik aurrera epai-mahaikideen lana etorriko da onenak zeintzuk diren erabakitzeko.
Sari banaketa datorren ostegunean izango da Alde zaharreko La Bolsa eraikinean. Datu gehiago laster emango dizkizuegu,
Animo eta zorte izan!

Tags:

azken astea

bilblogarik idatzita 2012(e)ko azaroak 19 09:19

Bai, gure lehiaketan parte hartzeko azken astean sartu gara. Pozik gaude parte-hartzearekin, izan ere, krisialdi honek astindu gaituen garaian, erantzun polita jaso dugu beste behin gazteengandik. Gure aurtengo blogetan sartuz gero, oso gai interesgarriak topatuko dituzue.
Animo eta nabigatu!

Tags:

25etik hurbil

bilblogarik idatzita 2012(e)ko azaroak 9 11:53

Lanak jasotzen segitzen dugu. Guztiak oso, oso interesgarriak, egungo gaiak tartean hartzen dituztenak. Gazteek badakite noal esan zer esan eta noiz esan. Animo, zuen aportazioen zain gaude. 

Tags:

Euskararen doodle-a (Google logo egokitua) lortzeko kanpaina

bilblogarik idatzita 2012(e)ko azaroak 6 09:37

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE, abenduaren 3an) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar dira. Informazioa hemen esj¡kura dezakezue: http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/

Tags:

Egutegia

<<  iraila 2017  >>
asasasososlaig
28293031123
45678910
11121314151617
18192021222324
2526272829301
2345678

Egutegiko post-ak modu handituan ikusi