Bilblogarik idatzita
2009(e)ko urriak 7 14:51
Beste blogari batek eman du izen gure lehiaketan. Komunikasten du izena eta komunikazioan adituentzat eta arlo horretako zale guztientzat zuzendurik dago. Post ugari ditu eta guztiak oso intersanteak. Dagokion atalean begiratu eta nabigatu!

f20b7f4b-61ab-4990-8082-e3a73bf3ba51|0|.0
Tags:
Bilblogarik idatzita
2009(e)ko urriak 6 13:21
Joan den astean zabaldu genuen gure lehiaketa berria lau haizetara eta lehen ausartek izena eman dute. Ia batera gure lehiaketan parte hartzeko apuntatu diren blogariak bost dira oraingoz, baina seguruenik jendea animatu egingo da.
Ardi Grisa. Kiroldegi, Ondo pasa, Musikazale, Hamairu izenekoek eman dute izena. Maitasuna, oporrak, kirola, bertsolaritza, kultura….denetarik dago blog hauetan. Sartu eta ikusi, eta nola ez, parte hartu!

61792689-996e-46b3-9ebf-b2f5cb77fde2|0|.0
Tags:
Bilblogarik idatzita
2009(e)ko urriak 1 12:45
Gaur aurkeztu dugu Bilblogari. Martxan da. Ana de Castrorekin batera Nontzeberritarrok bildu gara, eta lehiaketaren nondik norakoak azaldu ditugu han bildu diren hedabide guztien aurrean.

Orain zuen parte-hartzearen zain lotuko data. Badakizu Blogatu zaitez!!

baca2316-3bab-494b-9fbd-24a2f9b35990|0|.0
Tags:
Orokorra
Bilblogarik idatzita
2009(e)ko irailak 23 12:50
Noiz
Lehiaketa urriaren batetik azaroaren 30era bitartean gauzatuko da. Epe horretan parte-hartzaileek euren lanak bidaliko dituzte gure web gunean islatzeko.
Sariak
Abenduan epaimahaia (blog-etan adituak diren bi pertsona) bilduko litzateke irabazleak aukeratzeko, eta azkenik, irabazleak iragarri eta sariak emango dira. Honakoak dira sariok:
Blog pertsonal onena: 350 euro
Taldeko blog onena:350 euro
Blog tematiko onena: 350 euro
Blog originalena: 350 euro
Osagarriak
Sari banaketarekin batera Off-line-ko saio bat egongo da (hitzaldia edo mintegi txiki bat) non aditu hauek blogintzari buruzko datu interesgarriak agertuko dituzten.

Bilblogarik idatzita
2009(e)ko irailak 23 12:43
Bilboko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa.
Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean, Nontzeberri kultura atariak BilBlogari Bilbo Handiko 15 eta 30 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa abiatuko du 2009ko azken lauhilekoan.
Ekimenaren helburua, euskara, gazteak eta teknologi berrien uztarketa sustatzea izango litzateke, beti ere euskararen erabilera gazteen artean areagotzeko asmoz. Ez hori bakarrik, halaber, lehiaketa honen bidez gazteen parte-hartzea ere nabarmenduko litzateke, eta partaidetza gazte hori euskalduna izango litzateke.
Lehiaketan nahi duen orok esku hartu ahalko du eta hiru atal izango dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta tematikoak. Atal bakoitzean Interneteko bitakora onena sarituko litzateke.
Horretarako, honako irizpide hauek baloratuko dira: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna. Azken iripizde horren harira, blog originalenak ere bere sari berezia izango du.
Gure asmoa, gazteek sutsuki maite dituzten teknologia berriez baliatzea da, euskara adin tarte eta esparru birtual horretan sustatzeko asmoz. Era berean Bilbo Handiko gazteen parte-hartzea ere bultzatu nahi da, haien blogetan biltzen dituzten kezka, iritzi, ekimen eta ideien bidez, betiere euskara dela hizkuntza nagusia.
