Bilblogarik idatzita
2009(e)ko irailak 23 12:50
Noiz
Lehiaketa urriaren batetik azaroaren 30era bitartean gauzatuko da. Epe horretan parte-hartzaileek euren lanak bidaliko dituzte gure web gunean islatzeko.
Sariak
Abenduan epaimahaia (blog-etan adituak diren bi pertsona) bilduko litzateke irabazleak aukeratzeko, eta azkenik, irabazleak iragarri eta sariak emango dira. Honakoak dira sariok:
Blog pertsonal onena: 350 euro
Taldeko blog onena:350 euro
Blog tematiko onena: 350 euro
Blog originalena: 350 euro
Osagarriak
Sari banaketarekin batera Off-line-ko saio bat egongo da (hitzaldia edo mintegi txiki bat) non aditu hauek blogintzari buruzko datu interesgarriak agertuko dituzten.
