URIBE KOSTAKO INTERNAUTA EUSKALDUNEN TOPAKETA

Bilblogarik idatzita 2009(e)ko azaroak 27 12:20

Larunbat honetan, hilak 28, Uribe Kosta eta Erandioko zein inguruko blogari eta internauta euskaldunak batuko dira UKBlogak izeneko topaketan. Ekimena ukberri.net Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalak antolatu du eta helburu erraza du: erabilgarriak diren zenbait tresna euskalduni buruzko tailerrak aitzakiatzat hartuta, eskualdean dabiltzan blogari eta internauta euskaldunen arteko lehen kontaktua hartzea eta hortik aurrera sareko komunitate euskaldun eta euskaltzalea sendotzeko prozesua abiatzea.

Besteak beste, honako blogariek baieztatu dute UKBLOGAK ekimenean izango direla: Arantza Gutierrez Paz (Irratiarte), Itxaso Fernandez Astobiza (Kostaldeaz gozatuz), Nahikari Ayo Acebo (Nire begietatik), Luistxo Fernandez (CodeSyntax), Gorka Julio (Teketen), Mikel Lizarralde (Tagzania), Patxi Gaztelumendi (Irratia.com), Gorka Azkarate (Ibaizabalbhi), Galder Gonzalez (Galderren txokoa), Mikel Iturbe Urretxa (Hamahiru), Koskairratia.com-en lagunak eta Kepa Ugarte Martiarena (Ukberri.Net). Era berean, "Nickdutnik" telebista saioa bertan izango da, Algortan zehar egingo den mapa-jaia jarraitzeko asmoz. Azkenik, beste 60 bat internautek ere izena eman dute topaketan, Facebook sare sozialaren bidez.

Jardunaldia goizeko 10etan hasiko da, Algortako Aldai Patronatuan. Internauta euskaldunek elkar ezagutzeko espazio informalak izateaz gain, hainbat tailer egingo dira UKBlogak topaketan. Besteak beste, norberak bere Internetezko irratia sortzeko ikastaroa; euskarazko Wikipedian zelan parte hartzeari buruzkoa; sakeleko telefonoarekin zuzeneko bideo erretransmisioak egitekoa; eskualdeko Internet Gida ekimenaren aurkezpena; edota Open Street Map egitasmoaren barruan, norberaren herriko mapa libre eta euskaldunak zelan egin behar diren azalduko duen ikastaro praktikoa. Goiz horretan, Algortako mapa osatzeari ekingo diote.

Tags:

Bitxia

Iruzkinak itxi gero

Iruzkina erantsi




biuquote
  • Iruzkina
  • aurreikusi
Loading



Egutegia

<<  uztaila 2010  >>
asasasososlaig
2829301234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930311
2345678

Egutegiko post-ak modu handituan ikusi