ELURNETEK BLOGARIAK.NET ABIATU DU

bilblogarik idatzita 2010(e)ko urriak 19 11:01
Elurnet Informatika Zerbitzua izan da blogariak.net sare sozial blogalaren sortzailea. Blogari.net-ek blogak euskaraz sortzeko plataforma abiarazi zuenean oso garrantzitsua izan zen, abiapuntua eta erreferentzia. Jente askok bere pentsamenduak adierazteko bide bat eduki zuen eta euskarazko testuinguru batek, jente asko euskaraz egitera bultzatu zuen. Blogekin batera Interneteko sare sozialek indar handia hartu dute. Ikutzen diren bi esparru izan arren, desberdintasunak dituzte. Blogosfera eztabaida banatu baten parte bada, Interneteko sare sozialak kontaktuei eutsi eta horrekin informazinoa elkartrukatzeko tresnak dira. Bien artean Twitter lako sare sozialak ere sortu dira. Zeozelan blogosferaren eztabaida banatua laburtu bat (eta beraz loturek garrantzi asko hartzen dutena) eta kontaktuen kudeaketa uztartzen dira. Kontaktu arin asko kudeatzeko tresna bat denez, informazioa azkar garraiatzeko aukera duten tresnak dira. Interesean oinarritutako sareak erraz sortzeko aukera ere ematen dute. Hausnarketa guzti honen ondorioz Blogariak.net sortu da. Blogari isolatuetatik, Blogariak sare sozial blogalera, hain zuzen ere. Blogariak.net sarean blogak dira nagusi, bakoitzak bere bloga edukitzeko aukera izango du. Bere iritzia eta informazioak plazaratzeko aukera izango du. Sare barruko zein kanpoko pertsona eta blog desberdinen artean, sare banatu horretako eztabaidatzeko aukerarekin batera. Blogen arteko eztabaidaz gain, tresna honek bata bestearekin sare barruko erabiltzaileen artean elkar ezagutzeko aukera ematen du. Horretarako sarearen portadan adibidez, elkar ezagutzeko aukera asko dago. Horrezaz gain, bata besteari erreferentziak egiteko aukera berriak be sortu dira. Sarearen barruan @erabiltzailea sintaxia erabiliz, sare barruko erabiltzaile horri mezu bat idatziko zaio. Holan blogak tresna nagusiak badira ere, mikromezuen antzeko komunikazio baten bidez ere sarea ekosistema komunikatibo bat bihurtzen da. Beraz blogariak.net-ek blogen arteko sare banatu informazionalaren ezaugarriak ditu. Iritzi, ezagutza eta informazioak zabaldu nahi dituen pertsonek egin ahal izateko balio du. Baina aldi berean, mikromezuen bidezko ekosistema komunikatibo batean ere bilakatzen da. Bi indar honek uztartuta sare sozial blogala sortu dela esan daiteke.

Tags:

Iruzkinak itxi gero

Iruzkina erantsi




biuquote
  • Iruzkina
  • aurreikusi
Loading



Egutegia

<<  maiatza 2012  >>
asasasososlaig
30123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031123
45678910

Egutegiko post-ak modu handituan ikusi