BILBLOGARI LEHIAKETA GAUR AMAITUKO DA

bilblogarik idatzita 2010(e)ko azaroak 22 14:02

Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean, Nontzeberri kultura atariak BilBlogari Bilbo Handiko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa abiatu zuen urrian. Lehiaketak aurrera egin du modu arrakastatsuan, eta ia bikoiztu egin da joan den urteko parte-hartzea. Mota askotako blogak heldu dira eta guztietan gaur egungo gazteek dituzten zaletasunak, kezkak eta ilusioak nabarmentzen dira. Bilblogari lehiaketan parte hartzeko hiru atal izan dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta tematikoak. Atal bakoitzean Interneteko bitakora onena sarituko da. Horretarako, honako irizpide hauek baloratuko dira: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna. Azken iripizde horren harira, blog originalenak
ere bere sari berezia izango du.



Lehiaketa urriaren 1etik azaroaren 22ra (gaur itxiko da) bitartean gauzatu da. Epe horretan parte-hartzaileek euren lanak bidali dituzte web gunean islatzeko. Eskerrik asko guztioi! Abenduaren 1ean, Bilboko La Bolsa eraikinean, 19:30ean, egingo den sari banaketarekin batera off-line-ko saio bat egongo da (hitzaldia edo mintegi txiki bat) non aditu hauek blogintzari buruzko datu
interesgarriak agertuko dituzten.

 

Tags:

Iruzkinak itxi gero

Iruzkina erantsi




biuquote
  • Iruzkina
  • aurreikusi
Loading



Egutegia

<<  maiatza 2012  >>
asasasososlaig
30123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031123
45678910

Egutegiko post-ak modu handituan ikusi