Sareko konexioaren abiadura mundu mailan

bilblogarik idatzita 2011(e)ko urriak 20 14:58

Sustatun irakurri dugu berri interesgarri hau. Pando Networks enpresak Global Internet Speed Study txostena kaleratu du. Interneteko konexioaren abiadura eta fidagarritasuna aztertu dute planeta osoan. Hego Koreako konexioa omen da onena; Europa Ekialdeko herrialdeak dira nagusi aurreneko 10en artean; Frantzia erdipurdi dabil; Espainia negargarri. Hona hemen xehetasunak.

Pandok berriki aurkeztu duen Global Internet Speed Study txostenak munduko estatu guztietako Interneteko konexioaren abiadura eta fidagarritasuna aztertu ditu. 220 herrialdetako 20 milioi ordenagailutako 27 milioi deskarga aztertu dituzte eta emaitzak kaleratu.

Konexio azkarrena duten herrialdeen artean Hego Korea da arinetan arinena, 2.202 Kbps-ko bataz besteko abiadurarekin. Ezustekoak, beharbada, ondoren datozen herrialdeetan aurkituko ditugu, hurrengo laurak Europa Ekialdeko herrialdeak baitira (Errumania, Bulgaria, Lituania eta Letonia). Askoz atzerago azaltzen dira ustez herrialderik aurreratuenak ei direnak, besteak beste, Alemania (23. postuan) AEB (26.), Frantzia (27.) edo Erresuma Batua (28.). 600 Kbps inguruko abiadura dute, korearren laurdena.

Oraindik eta atzerago dago Espainia (51. postuan), 394 Kb-eko abiadurarekin. Mundu mailako bataz bestekotik (580 Kbps) eta Europakotik (599 Kbps) oso urruti eta Europa osoan herrialde makalago bakarra dagoelarik (Italia, 336 Kbps).

Zerrendaren azkenengoen artean, espero zitekeen bezala, Afrika eta Asiako herrialderik gehienak aurkituko ditugu, eta Kongo da azkena, 13 Kb-eko abiadurarekin. Txina (245 Kbps) eta Australia (348 Kbps) ere nahiko atzean azaltzen dira zerrendan.

Hemen herrialde esanguratsuenak eta munduko mapa:

•(1) Hego Korea: 2.202 KBps

•(2) Errumania: 1.909 Kbps

•(3) Bulgaria: 1.611 Kbps

•(4) Lituania: 1.463 Kbps

•(5) Letonia: 1.377 Kbps

•(6) Japonia: 1.364 Kbps

•(7) Suedia: 1.234 Kbps

•(8) Ukrainia: 1.190 Kbps

•(9) Danimarka: 1.020 Kbps

•(10) Hong Kong: 992 Kbps

Tags:

Iruzkina erantsi




biuquote
  • Iruzkina
  • aurreikusi
Loading



Egutegia

<<  maiatza 2012  >>
asasasososlaig
30123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031123
45678910

Egutegiko post-ak modu handituan ikusi