MUSIKA

Delorean eta Dear Audrey taldeak, Bilboko Kafe Antzokian

Bihar, Delorean (Zarautz) eta Dear Audrey (Madril) taldeek joko dute Bilboko Kafe Antzokian, 22:00etatik aurrera.

Zarauzko laukote ezagunak Muzik izenburuko lan berria aurkeztuko du. Kafe Antzokiaren arabera, “diskoa bere zigiluaren bitartez ekoiztu dute, Phlex eta Chris Coady-k nahastu du, besteren artean Yeah Yeah Yeahs, Grizzly Bear, Beach House edo Future Islands taldeekin lan egin duen amerikar ekoizle famatuak. Elektronikaren legatua besarkatzen du”. Diskoak elektronika dantzagarrian bildutako bederatzi doinu jasotzen ditu.

Dear Audrey taldea, berriz, Atila Demai (Buenos Aires, 1994), Guillermo Botí (Barcelona, 1993) eta Hugo Mell (Moissac, 1993) musikariek eratu zuten 2015ean, Madrilen. Iragan ekainean, Journeys izenburuko estreinako lan plazaratu zuten. “Instrumentu akustikoak dira nagusi, ukitu elektrikoekin”. Azpimarragarriak dira taldekideen ahotsak. Bi kontzertuen ostean, Kafe Antzokiko goiko solairuan, Stereorocks saio berri bat izango da: Downtown Disco: Easyer – JKBX.

Bestalde, gaur, The Roomsounds rock bandak joko du goiko solairu horretan. Taldeak Elm St. izenburuko lana ekarriko du besapean. “The Roomsounds taldeak Big Star edo The Faces tankerako eskola zaharreko rock n’ rolla jotzen du”.

Informazio gehiago: kafeantzokia.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button