BESTELAKOAK

Euskararen Ginkana martxan da

Euskaltzaleen Topagunearen koordinazioarekin, Euskararen Ginkana, Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazioak sustatutako lehiaketa abian da. Guztira 21 talde arituko dira 3.000 euroko saria lortzeko lehian. Final handia apirilaren 18an izango da

Taldeek sei proba burutu beharko dituzte guztira. Horietan puntuazio altuena lortzen duten 4 taldeak pasako dira finalera, eta bertan gainditu beharko dituzte lehiaketaren edizio honetako azken probak.

“Zortzi galderaz osatutako galdera sorta erantzun behar izan dute lehen proban. Bigarrenean aldiz, Mintzatu.com aplikazioaren bidez euskararen arnasgune diren lekuak identifikatzen aritu dira. Izan ere, biziberrituko badira, hizkuntza gutxituek ezinbestekoak dituzte erabilera gune normalizatuak, hizkuntzak lasai arnas hartzeko lekuak. Ginkanako talde parte hartzaileei, beraien herri edo eskualdean gune horietako batzuk bilatu eta partekatzeko eskatu zaie, euskarazko zerbitzua eskaintzen duten lekuak jasotzen dituen mapan bateratu ahal izateko”.

Euskal Herriko hainbat txokotako taldeak bildu dira lehian aritzeko gogoz, tartean  euskara elkarteak, hedabideak, kultur egitasmoak, eta bestelako eragileak.

Lehiaketaren asmoa sinplea bezain erakargarria da, euskaraz eta euskararekin dibertitzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button