ARTEA

Animalatas

Animalatas animalien 26 eskulturaz dago osatuta; horietako bakoitzak alfabetoko letra bat irudikatzen du, eta Frantziako Les Ateliers Art-Terre arte-tailerrean daude eginda, birziklatutako edari-latekin.

Egilea, Alain Burban artista, 2006an murgildu zen proiektu honetan, birziklatzen zituen edari-latak erabiliz; izan ere, erraz manipulatzekoak zirenez eta kolore zein tipografia ugari zituztenez, adierazpen artistikorako modu bikaina izan ziren berarentzat.

Ondorioz, erakusketa dibertigarri eta original hau sortu zen, Paskal Martinen argazkiekin osatuta. Beraren bitartez, ingurumenari buruzko hausnarketaren garrantzia piztu nahi da ikuslearengan.
Leioako erakusketa aretoan jarri da ikusgai Animalatas izeneko erakusketa bitxi hau urtarrilaren 30era bitartean.

Kultur Leioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button