ARTEA

Ouka Leele argazkilariaren erakusketa Iruñean

Ouka Leele (Madrid, 1957) argazkilari ezagunak erakusketa paratu du Iruñeko Contraluz galerian. Diziplina anitzeko artista madrildarrak pintura eta argazkigintza uztartu ditu Una fuente que mana sedienta de si misma o un volcán ávido de contemplar su propia lava izenburupean. Erakusketa zabalik dago abenduaren 22ra arte.

Pintura eta argazkigintzaz gainera, Ouka Leele hamaika esparrutan aritu da: liburuak idatzi ditu, performanceak diseinatu eta antolatu ditu, zinea eta bideo-artea jorratu ditu edo Benjamin Brittenek idatziriko Curlew River operaren eszenografia eta jantziak egin ditu.

Ondorioz, Almodovar zinegilearekin egin du lan edo Shangaiko Bienalean bere lanak erakutsi dituen lehendabiziko artista espainiarra izan da. Argazkigintzari dagokionez, 2005. urtean Espainiako sari nazionala jaso zuen.

Gogoratu erakusketa abenduaren 22a bitarte dagoela ikusgai. Erakusketaren oharrean madrildarrak idatziriko olerkian irakur daitekeenez, “dantza ezazue nirekin, jaiki zaitezte, tira!”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button