BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen Txapelketaren lehen saioa

Atzo hasi zen aurtengo Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketa, Durangoko institutuan jokatu zen Lea Artibai eta Bilboaldeko taldeen arteko saioarekin.  Irabazlea Lea Artibai taldea izan zen. Saioko aurkezlea Maite Berriozabal izan zen eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Arkaitz Estiballes eta Gorka Intxaurbe adituek osatu zuten.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira, hots, galtzailea eliminatuta geratzen den bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da.

Beraz, finalaurrekora pasatzen den taldea Lea Artibai da eta martxoaren 13an, iazko irabazlea den Ipar Uribe taldearekin neurtu beharko ditu indarrak, finalaurrekoetan.

Datorren astean jokatuko dira sailkapeneko beste saioak eta hurrengoetan, finalaurrekoak eta finala.

Sailkapen-saioak honakok dira: martxoaren 6an, Arratia–Durangaldea, Igorreko kultur aretoan, 11:30ean, eta beste aldetik, 7an, Enkarterri-Busturialdea, Zallako institutuan, 10:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button