ESZENA

“Vital Araban zehar” programak kulturaz beteko uda

Vital Araban zehar XVIII. edizioa asteburu honetan hasiko da sei herritan: Pipaon, Arespalditza, Eltziego, Pobes, Pagoeta eta Lapuebla de Labarca. Ekimenak 55 kontzertu, 31 antzerki emanaldi, 15 abesbatza errezitaldi eta sei dantza emanaldi eskainiko ditu udan zehar, irailera arte.

Uda honetan ehun emanaldi baino gehiago eskainiko dira programa horretan parte hartzen duten Arabako 50 udalerritako 66 herritan. Sortu zenetik, eta lehenengo aldiz, “ekimen kultural hau Lurralde Historikoko udalerri guztietara eta Trebiñuko Konderriko bitara iritsiko da”.

XVIII. edizioa asteburu honetan hasiko da Pipaon, Arespalditza, Eltziego, Pobes, Pagoeta eta Lapuebla de Labarcan. Denboraldiko lehen emanaldia larunbat honetan izango da, maiatzaren 14an, Pipaonen, La Orquestina MV taldearen kontzertuaren eskutik, 19:00etatik aurrera, herriko plazan. Egun berean, 20:15ean, Mas de mismo taldearen txanda izango da Arespalditzako karpa estalian.
iagndea ere egongo da zertan gozatu, eta egitaraua 13:15ean hasiko da Eltziegoko ermitan, Samaniego abesbatzaren eskutik. Arratsaldean, 17:00etan, Pobeseko plazan, Lobo & Carmine taldearen txanda izango da, eta ordu erdi geroago, La Movida  taldearena, Pagoetako plazan. 20:00etan emango zaio hasiera eguneko azken ekitaldiari, Lapuebla de Labarcan. Bertan, Acoustic for All taldeak kontzertua eskainiko du El Plano plazan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button