IKUS-ENTZUN

Gasteizko Zinemastea v.2 topaketa euskal zuzendarien alde

Zinemastea v.2 sei eguneko topaketa da, eta Euskadiko zuzendariek egindako ikus-entzunezko lehen lanak ezagutzeko eta haiez gozatzeko egin dute. Film laburren eta luzeen proiekzioez gain, egitarauak beste proposamen batzuk biltzen ditu, tartean, prestakuntzako tailerrak, zuzendariekin elkarrizketak edo tailerrak.

Ekimenean, besteak beste, What about Columbus lanaren aurre-estreinaldiaz gozatu ahal izango da. Proiektu hori KREAren bekari esker bideratu dute eta Lander Camarero zuzendari bilbotarraren lehen dokumentala da. Saint-Exupéry-ren Printze Txikia konatkuizunetik abiatuta, ikuspegi ezberdinak dituzten hiru film labur sortu dituzte horrenbeste lantaldek Euskadin, Perun eta Indian.

Horretaz gain, Simple graces, Txesma Lasa Laborde zuzendariaren opera prima proiektatuko dute. Dokumentalean Delorean talde euskaldunak AEBetan barrena eginiko bira jasotzen da. Aipatu beharrekoa ere bada Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga zuzendarien 80 egunean filma.

Aipaturiko filmak ikusteko aukera ez ezik, gazteentzako tailerretan parte hartzeko eta haurrei zuzenduriko proiekzioak ikusteko parada erei zango da.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button