ESZENA

Dantza-antzerkia Kultur Leioan “Staying Alive” lanarekin

Ostiral honetan, azaroak 21, 20:00etan, Matarile Teatro konpainiak Staying Alive lana eszenaratuko du. Talde izatea aldarrikatzeko eta artearen existentzia eta balioa aldarrikatzeko performancea da obra hau. Dantza eta antzerki Ikuskizun aparta, adimentsu, hunkigarri, dibertigarri, sakon eta zolia, non ikusleek artistak ezagutzeko aukera izango duten.

“Matarile Staying Alive oihukatuz itzultzen da, Bee Gees taldeak kantatzen zuen bezala, antzerkia adierazpen bide eta ogibide bezala aldarrikatuz. Zirkua, absurdoaren antzerkia, arrazoiaren erabilera irrazionala, akademizismoaren errefusapena, adi egotearen aldarrikapena, emakume manikia, espazioaren magia… ikuskizun aparta, adimentsu, hunkigarri, dibertigarri, sakon eta zoli honen osagaiak dira”.

Jose Gonzalez kantautoreak gauza bera esaten du: Stay Alive.

Beste aldetik, eta Leioatik irten gabe, gaztetxoenrk poz pozik egoteko arrazoiak izango dituzte. Izan ere, Leioak Lehen aldia, haurtxoentzako arte eszenikoen zikloa eskainiko du asteburuan azaroak 22 eta 23. Lehenengo haurtzarorako bereziki pentsatutako eta sortutako programa izango da. Eskainiko diren bi ikuskizunak 5 urtetik beherako umeen beharrizan eta esperientzia sentsorialak kontutan hartuta sortu dira.

Larunbatean Helios Theater alemaniarren H2O eta igandean Dansmaker holandarren Kleur ikuskizunak eskainiko dira. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button