ARTEA

Errealitatearen eta birtualtasunaren artean

Donostiako kubo-kutxa aretoak Alejandro Garmendia margolariaren lehenengo erakusketa antologikoa aurkeztuko du. Paisaiak, enigma eta malenkonia erakusketa martxoaren 2tik maiatzaren 27ra egongo da ikusgai.

Komisario aritu den Fernando Golvanok eginiko hautaketan olio-pinturak, teknika mistoko lanak, eskulturak, collageak, musika pieza harrigarriz osaturiko bilduma bat eta bi film (Berlín eta Gilles de Rais) bildu ditu. Alejandro Garmendiaren obra “errealitatearen eta birtualtasunaren arteko konbinazioa da, erreferentzia errealen eta irudimenezkoen artekoa, eta horrek ukitu surrealista ematen die bere margolanei. Irudimenezko paisaiak dira, ezinezkoak, subkontzientera zuzen doazenak; guzti-guztiak New Yorkeko eta Hendaiako bere estudioetan jaiotakoak”.

Teknika ezberdinak erabili ditu emaitza ikusgarriak lortzeko: teknika digitalak, argazkigintza teknikak eta teknika piktorikoak; eta irudimenezko espazioak sortzeko unea ere elementu arkitektonikoak ere erabili izan ditu. Izan ere, “bere obrak, mundu errealista eta adierazkor bat biltzen du, proposamen surrealistatik hurbil dauden inkontzientearen eremuak doi-doi ukitzen dituela. Errealitatea bai, baina azpikoz gorakoa, nahasia, iluna… bere baitatik kanpoko indarretatik sortua”.

Bere obra erakusgai egon da AEBko, Mexikoko, Portugalgo, Italiako, Alemaniako, Frantziako zein Espainiako galerietan. Eta azkenean, ondo merezitako atzerabegirakoa eskainiko dio Donostiak.

Kubo-kutxaren webgunean dituzue artistaren figuraren gaineko makina bat datu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button