LITERATURA

“Poesia Orduak” hasiko dira Donostian

Itu Banda eta Antxiñe Mendizabal izango dira aurtengo Poesia Orduak egitarauaren izen nagusiak. Gaur bertan hasiko dira ordu poetiko horiek Itu Bandaren eskutik, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, 19:30ean. Poesia Orduak zikloa Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak ondu dute lankidetzan Euskal Jaiak egitarauaren baitan.

ITU banda Gipuzkoako kostaldeko hiru lagunek eratu zuten 2013an, egun, Euskal Herri osoko kideek osatzen duten arren. ITU izeneko fantzinea egiten hasi ziren, eta egun Lekore aldizkariaren editorea da banda literarioa: “Lekore gazteon literatura argitaratzeko gazteon aldizkaria da; Itu literatur banda da Lekore aldizkariaren editorea eta Jane Iturbe zuzendaria”. Irratian ere aritutakoak dira, Info 7-n, hain justu. Gaurko ekitaldian Martin Bidaur, Itziar Ugarte Irizar, Alazne Arruti Bengoa, Paul Beitia Ariznabarreta eta Jon Gurrutxaga Urbieta arituko dira.

Bihar, halaber, Antxiñe Mendizabalen Emakume burugabea poema liburuaren inguruan ardaztutako emanaldia izango da, 19:30ean. Antxiñe Mendizabal Aranburu, Nerea Gartzia Gartzia eta Pello Ramirez arituko dira elkarrekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button