MUSIKA

Governors taldeak "Frenetikodrome" disko berriaren aurkezpen kontzertua egingo du Plateruenan

Governors taldearen ezaugarririk argiena da bere musikaren intentsitatea eta kantu amorratuen bitartez komunikatzen duten jarrera baikor bezain sortzailea. J. Sang (ahotsa), taldeko aitzindariaren aurreko ibilbideak (Ekon, Fjord) bermatzen du aurrez esandakoaren koherentzia.
Frenetikodrome du izenburua taldearen bigarren diskoak. Ahotsen tratamendu finean oinarritzen den musika talde indartsu baten espazio melodiko landua da.
Taldeak berezkoa duen musika-kontzeptu artistiko honen bidez, kemenez eta kuraiaz mamituriko esentziak barreiatzen ditu. Frenetikodrome, azken batean, bizitzaren amildegiaren ertzeko jolas musikala da.
Disko berri hau 2010eko urtarril-otsailean zehar Hi Gain estudioan grabatu eta nahastu du Haritz Harreguyk, eta ekoizpena J. Sang-ekin batera garatu du; masterizazioa, berriz, Jonan Ordorikak Mamia estudioetan egina da.
Musika guztiez gain, taldeko kantari J. Sang-ek berak sei kantaren hitzak idatzi ditu; beste abestien hitzak Eider Zumalde, Aitor Antruejo eta Fredi Paiarenak dira.

Talde honekin batera Sermonds taldeak joko du. Bere myspacen hauxe irakurri dugu: "2008ko apirilean SERMOND'S berpizteko erabakia hartu genuen. Zortzi urtez lurperatuta egon eta gero gorputz atal batzuk ustelduta zituen arren, bizkarrezurra (Koldo, baxuan) eta burmuina (Iñigo, gitarran), osorik eta osasuntsu zeudela konturatu ginen. Hortaz Frankestein Doktoreak egin bezala, izaki berria eraikitzen hasi ginen. Frankesteinek gizaki berri bat sortzea zuen helburu, guk ostera mamuaren bila abiatu ginen hasieratik, benetako mamutzarra, munstro musikala. Horretarako oinarri sendo, potente eta azkar bat behar genuen, bizkarrezurrera ondo lotuko ziren hanka eta beso indartsuak behar genituen. Hankak, Tximisek (bateria) jarri zizkion, besoak berriz Gorkak (gitarra). Horrela berpiztu zen Sermond's. Lehenengo diskoa Azken bala Karlos Gomezekin grabatu genuen 2009ko udan."

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button