MUSIKA

Audiencek EP berria argitaratuko du ekainean

Gernikako boskoteak grabazio berria plazaratuko du ekainaren 5ean: Mistress Games izenburuko EPa. Diskoa bizkaitarren webgunearen bitartez eska daiteke. Webgunean, gainera, When I Rule The World kantu berriaren klipa ere jaso dute.

Diskoa Euskal Herrian eta AEBetan grabatu eta ekoitzi dute, eta taldearen bosgarren lana da, A shake in calm water eta Amerikanuak grabazioen ondorengoa, hain zuzen.

Bidehutsen arabera, “Egitura oinarrizkoenetatik konplexuenetara mugitzen dira Audiencen soinuak; rock hitza zentzu zabalean barneratu, eta ikerketa zein experimentazioan oinarrituriko dinamikak bultzatzen du Gernikako taldea. 1999. urtean sorturiko taldeak, dagoeneko lau diska argitaratu ditu; iluntasunetik argira mugitzen da Audience, horren erakusle dira Some Lovely Hands On Dry Skin-tik, A Shake In Calm Water-era aurki daitekezeen kantuak. Estudio lanetan izandako trebetasunaz gain, taldeak bere baitan gordetzen du tentsio hori zuzeneko ekitaldietara islatzeko gaitasuna, piano, tronpeta, saxofoi eta gitarrak astinduz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button