ARTEA

Bilbaoeszenaren ikastaroak eta “Artistak Egoitzan” programa

Bilboko Udaleko Kultura Eta Hezkuntza Sailak, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, eszenako sorkuntza bultzatzeko Artistak Egoitzan programaren zazpigarren edizioa deitu du. Programaren helburua hiriko arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza bultzatzea da, sorkuntza proiektua garatu ahal izateko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak zein instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa luzatuz.

Deialdira aurkeztu nahi diren Euskal Herriko konpainiek  martxoaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak, eta BilbaoEszenak 3.000 euro arteko diru-laguntza eta laguntza artistikoa eta teknikoa jasoko duten lau egitasmoak aukeratuko ditu. Egoitzetako bat, euskaraz aurrera eraman beharreko egitasmo hoberenerako erreserbatuko da.

informazioa eta oinarriak helbide honetan dituzue.

Beste aldetik, Bilbaoeszenak ere, Maskarak, objektuak eta tokatuak eraikitzeko izeneko ikastarorako izen emate epea zabaldu du. Zuzeneko ikuskizunetako teknikariei, eszenografia diseinugileei, eszenografoei, tresnazainei, jantzi eta karakterizazio teknikariei eta Arte Ederretako ikasleei zuzendua dagoen tailerra, Jose Alberto Maldonadok emango du Martxoaren 9tik 12ra, BilbaoEszenako, Kultura Saileko Baliabide Eszenikoen Zentroko, instalazioetan.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button