EZleku bat

2009-06-30

BIZARDUNAK: “OREO”-Z BETERIKO BIZARRAK

Bizardunak folk talde nafarrak bandaren izen bera duen estreinako CDa plazaratu berri du. Iñigo Cabezafuego-ren azken egitasmoa da hau, eta Brian´s Records-en eskutik argitaratutako lana da. Dagoeneko, folk tradizionalarekin badute gozatzerik Nafarroako historiaz blai eta Irlandako doinu mitikoen kutsuaz jorratuta datorkigun lehen bilduma honekin. Guztira, bost abesti zahar eta lau ekoizpen propiok osatzen dute saiakera hau.Bizardunak folk taldeko kideak Euskal Folk Erradikalaren...

gehiago irakurri

2009-06-24

MANTXIREN HAUSNARKETAK KOMIKI FORMATUAN

Jon Mantzisidor zumaiarrak ezizen desberdinekin urteetan argitaratu dituen komikien bilduma plazaratu du Ia Dena izenburupean. Joan den astean egin zuen lan honen aurkezpena Bilboko Anti-liburudendan. Helduentzako umorea, eguneroko gaien ikuspegi pertsonala eta absurdorako joera dira, besteak beste, zumaiarrak marrazten dituen istorioen gaiak eta ezaugarriak.Berak hala kontatu digu:Ia dena.Komiki bilduma 1997-2007 da liburuaren izenburu osoa eta auto-ekoizpenera jo duzu berori plazaratzeko. Zerk...

gehiago irakurri

2009-05-29

MEMPHIS ROCK’N’ROLL

Atzo, maitzak 28, Reigning Sound Memphiseko rock’n’roll bandak jo zuen Bilboko Kafe Antzokian. Taldeak kontzertu borobila eskaini zuen, AEBetako hego aldeko hiri estatubatuarrean 50eko hamarkadan sortu eta 60koan garatu zen rock’n’roll eta soul/R&B kutsua duten kantu sorta bikaina energia biziz joz.

Greg Cartwright (ahotsa/gitarra) musikari estatubatuarraren egungo egitasmoa da Reigning Sound. Aurretik, The Oblivians eta The Compulsive Gamblers taldeetan ibilitako musikaria bada ere, -guztiak garage-punk eszenako koadrilak-, banda honekin argitaratu ditu bere diskorik onenak. Izan ere, Reigning Soundek azken hamarkadan entzun diren rock’n’roll diskorik bikainenak grabatu dituela baiezta daiteke ezbairik gabe.

Halaber, Cartwright berriro itzuliko da Bilbora uztailaren 4an The Oblivians taldearekin eta Detroiteko The Gories-ekin. Hori bai blues-punk eztanda!



Reigning Sound 2001 urtean eratu zen Memphisen. Urte horretan Two Sides to Every Man hiru kantuko 7” eta Break Up, Break Down (Sympathy for the Record Industry) lehendabiziko diskoa argitaratu zuen. Estreinako lan hori country eta folk kutsuko lan melodikoa da. Bertan, argi antzematen da Cartwrightek rock’n’roll kantu borobilak idatzi eta abesteko duen gaitasuna.

Laukotearen lanik onena, baina, urtebete beranduago iritsi zen, Time Bomb High School (In The Red). Kantu biziak eta lasaiagoak uztartzen dituen diskoa da. Rhythm and blues, soul, garage, country eta folk estiloak birrintzen ditu rock’n’roll maisulana eraikitzeko. Disko horretan, gainera, Oblivians ohiak ondo baino hobeto erakusten du nolako gaitasuna duen beste batzuen kantuak bereak egiten, esaterako, Rolling Stones-en I'd Much Rather Be With the Boys.

Too Much Guitar, hirugarren lana 2004ean argitaratu zuen In The Red diskoetxeak. Taldearen lan basatiena da, zuzenekoa dela ematen du. Garai hartan The Lost Sounds taldeak jotzen zuten Jay Reatard eta Alicja Troustek grabatua, garage-soul eraso gordina da. Antza, diskoa prestatzen ari zirela, taldekide batek ihes egin zuen. Ondorioz, Cartwrightek diskoaren kontzeptua irauli eta Too Much Guitar oldarkorra grabatu zuen. Nolanahi ere, urtebete beranduago Home For Orphans (Sympathy for the Recordss Industry) plazaratu zuen. Bertan, single ezberdinetan sakabanaturiko doinuak bildu zituen, tartean, Too Much Guitar lanean jasotako kantuen bertsio melodikoagoak. Cartwrightek, agian, disko hori zeukan buruan Too Much Guitar grabatu zuenean, baina lehen aipaturiko desertzioa tarteko, ezin izan zuen aurretik pentsaturikoa gauzatu. Bilduma honetako kantuei soul kutsua darie. Diskoa sendoa da, eta kantuak ikaragarriak, goxo-goxo sartzen da bilduma bat izan arren.

Harrez geroztik, Reigning Soundek bi zuzeneko grabatu ditu, Live At Maxwell (Telstar/Spoonful, 2005) eta Live At The Goner Records (Goner Records, 2006). Izan ere, Oblivians ohiak Memphis utzi zuen 2004 urtean eta Ashville hirira jo zuen familiarekin, eta lanak izan omen ditu talde berria osatzeko. Ez hori bakarrik, ekoizle eta konpositore gisan ere gogoz jardun du, tartean, 60ko hamarkadako Shangri-Las taldeko Mary Weissek plazaratu zuen Dangerous Game (Norton) diskoa ekoitzi zuen eta 14 kantuetatik 9 berak idatzi. Aurtengo uztailean, baina, Love & Curses lan berria plazaratuko du In The Red zigiluak.

Julen Azpitarte

2009-05-15

Kalma zurian mendebalaren zain

Nire herrian, Ondarroan, itsasoko eguraldi txar-txarrari tenporalea esaten deutsagu, mendebaldeko haizeak eraginda sarritan sortzen dala pentsauten dot; ni kaletarra naz, itsasoko kontuak, haizea, ohiturak eta holangoetan ez naz entendidua, horregatik ustez sekulako mendebalak tenporalea ekarten dau. Bizkaiera idatzia darabilten gehienek segituan esango leustakie mendabalak ekaitza eragiten dauan ala ez, gehienak etnografian eta herri ohituretan jakintsuak dira eta.Jakintsu hauei ez jake nabari...

gehiago irakurri

2009-03-04

Nire Finlandia

Finlandiak badu gauza dezente konparatzekorik Euskal Herriarekin. Ez dira asko geu ere asko ez garen moduan, biak daude Europako bi bazterretan kokatuta eta inguruko herriak betidanik izan dira ahaltsuagoak zentzu askotan. Garai baten Finlandian arazoak izan ziren bertako hizkuntzarekin guk hemen izan ditzakegun moduan eta hemen iparraldeaz eta hegoaldeaz mintzatzen garen moduan nik izan dut Karelian egon naizenean, bertan izandako zatiketaz, esate baterako, Viipuri bisitatu dudanean.Asko maite...

gehiago irakurri

2009-01-27

K. Etxenagusiaren Euskerea nire bizitzan, ahozko bizkaieratik idatzira.

Euskerea nire bizitzan liburuan Karmelo Etxenagusiak berak bizitakoaz dihardu; batez be eliz gizona danez fedeak eragiten deutsazan kezkaz eta euskaldun lez berea dauan ama-hizkuntzaz. Lehen atalean batetik, familia, jaioterria eta lehenengo seminario urteak arakatuko dauz; ondoren, abadea izanik,  erlijio esparruan eta irakaskuntzan egindakoak aztertzeko. Beraz, nahiz eta eliz kontuak mundu horretan sartua ez dagonarentzat arrotz gerta leitekezan, darabilen euskereagatik -molde naturaletik ...

gehiago irakurri

2008-12-22

Benetako Izenak

Benetako Izenak Kalea batzuetan “zooilogikoa” izaten da, lege ezezagun batek sorturiko presak bultzaturik, bere espaloietan barna abiatzen zarenean. Horrelako egun batean izan zen, egunerokotasunaren estresak hartuta ninderamala, aspaldiko lagun batek diosala egin zidanean. Zer moduz zaude, zelan lanean,… eta ohiko itaunen ostean, besapean zeraman liburuari erreparatu nion. Nire begirada okertuak salatu ninduela pentsatu nuen, Thich Nhat Hanh poeta vietnamdarraren Llamadme por...

gehiago irakurri

2008-11-05

Bizitza lur azpian

Matt Lutton argazkilari eta editore amerikarrak Jon Cazenave argazkilari donostiarra elkarrizketatu du Dvafoto argazki-aldizkari prestigiotsuan. Bi argazkilariak Oslon izandako tailer batean ezagutu zuten elkar, gipuzkoarrak metroaren inguruan egindako lan bat erakutsi zuen tailer horretan eta amerikarra txundituta geratu zen lanaren kalitatearekin. Cazenavek, halaber, SUBLIFE (LUR AZPIKO BIZITZA) izeneko pieza multimedia egin du oraintsu aipatu metroaren inguruko lanetik abiatuz. Elkarrizketan...

gehiago irakurri

2008-10-28

Elurretako Lehoinabarra

80ko hamarkadaren bukaera iritsi bitarte heavy metal musikak euskara ez zuen ezagutzen. Alabaina, hamarkada hartako azken urteetan Eibarko Su Ta Gar taldeak izaera ezberdin bat eman zion rock gogorrari: euskalduna.Laukote hark gure hizkuntzan ere aritzea posible zela erakutsi zuen. 90eko hamarkadaren erdialdean euskaraz abesturiko heavy metalak lehen loraldi esanguratsua izan zuen Ehun Kilo eta Latzen bezalako taldeekin. Hamarkada berberaren amaieran, berriz, Idi Bihotz, Asgarth eta aurrerago...

gehiago irakurri

2008-10-17

“Kiribil”, Zura-ren bigarren diskoa

Hondarribiko gitarra jotzailea den Xabi Strubellek (DUT eta Anari) Zura bere proiektu pertsonalaren lana berria izango du kalean laster. Bertan, rock eta funk tradizioek  Brasileko samba eta bossarekin bat egiten dute. Euskara diskoko hizkuntza nagusia da. Hortaz, Kiribil diskoa euskaraz eginiko bossanova diskoa da dela esan daiteke, bossa berritzailea, tradizio ezberdinetatik edaten duena.Honako musikari hauek osatzen dute egun Zura: Xabi Strubell (gitarra eta ahotsa), Nerea Olaxa (ahotsa)...

gehiago irakurri

2008-10-08

5 minutuko objektibitatea Bilbon eskultura berde baten aurrean

Zenbait hedabideren eta zenbait alderen jarrerek gure gizartean diskurtsoaren botereak eragiten duen konfiantza itsua egiaztatzeko balio digu berriro ere. Gure artean oso agerian geratzen da errealitatea deitzen den hori esanahien ekoizpenaz eta banaketaz arduratzen diren botere guneetatik egiten den eraikuntza politiko eta sozial zehatz bat dela batez ere.Penagarria da zenbat inkomunikatu dagoen, gutxi batzuren erruz. Gero eta gehiago gara ikusteko eta entzuteko eskubidea dugun pertsonak, baina,...

gehiago irakurri

2008-09-30

Atzean, itzultzailea dago

Gaur, irailak 30 dituela, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, urtero legez, Itzultzaileen Nazioarteko Federazioak (FIT) 1953an hala izendatu zuenez geroztik. Egunaren hautuak badu bere esanahia, irailaren 30 batean, 420. urtean, hil baitzen Palestinako Betleem-en Jeronimo Estridongoa. Biblia latinera itzulita, munduan barrena zabaltzeko eran ipin zuen Jeronimok, eta beraren oroimenez ospatzen dugu munduko itzultzaileok egun hau. Aurten, terminologoen lana omendu eta eskertu nahi...

gehiago irakurri

2008-09-19

Aleister Crowley azken magoa

Siruela argitaletxeak La Gran Bestia. Vida de Aleister Crowley biografia mardula, 800 orrialde inguru, berrargitaratu du oraintsu. Okultista Ingelesaren albazea izan zen John Synmondsek idatzita, biziki goraipatzen du askoren ustez munduan izan den azken magoa izan zena.Aleister Crowleyren (Warwickshire, Erresuma batua, 1875 – Sussex, 1947) bizitza eskandaluz josia dago. Hala ere, diskrezio zalea ere bazen, batez ere bere organizazioaren inguruan eraikitako misterioari dagokionez. Masoiekin...

gehiago irakurri

2008-06-25

Garabi: sentimenduak azaleratzeko grina

Zenbait poesia astetan; hala nola, Eskoriatzakoan eta Mikelazulo elkartearenean, Gazteizko Hala Bedi irratiaren jaian, Santurtzi, Larrabetzu, Deba, Donostia, Zarautz, Ordizi, Elgoibar, Gazteiz, Bergara, Lasarte, Oiartzun eta abarretan jo ostean, egiten ari diren ibilbideaz hausnarketa ttipi hau egin digute Garabi taldekoek.Musika eta poesia uztartzen dute helburu zehatz batekin: “Entzuleari betikotasunetik ateratzeko helburuarekin hasi ginen Axier eta ni olerkiei gitarra-soinuez eginiko...

gehiago irakurri

2008-06-16

Bost behatz oniriko

1-Baldin badago eremu bat gizakiaren eta gizartearen eta arrazoiaren mugetatik haratago doana, hori ametsen mundua da. Amets egitean animali, lur, harri bilakatzen gara ia. Defini daitekeen egoera orotik at, naturaren erritmo berezkoek eurenganatzen gaituzte, eta sekula azaldu ezingo dugun unibertsoa margotzen da gugan. Saiatu amets bat azaltzen, eta ezintasuna filtratuko zaizu erabilitako berba ezgaien artean. Benetako edozein azalpen azalezina den moduan, igeri ezinezko lainoan geratuko zara....

gehiago irakurri

2008-02-13

KREA sortzeko sorturik

Adierazpen garaikidea ulertzeko modu berriak sortuz doaz han-hemenka. KREA guneak ere ekimen horietan egon daitekeen hutsunea betetzera etorri zen. Oihana Blanco KREAko komunikazio arduradunaren esanetan “2006ko azaroaren 30ean Caja Vital Kutxak KREA aurkeztu zuen, kultur eta sorkuntza garaikideko gune berri bat, Vitoria-Gasteizeko Betoñuko Karmeldar Oinutsen komentu zaharraren birmoldaketatik sortuta. Abangoardiako proiektuaren zeregina gizarte eskaerei erantzuna ematea da ikuspegi...

gehiago irakurri

2008-02-05

"La bamba" ikasiz jotzen hasiko ez den kitarrista belaunaldi berria

 Gaurko gaia nire zirkunstantziekin bat dator, zeren irakasle hasi naiz kitarra klaseak ematen. Lehenago eman izan ditut baina orain desberdina da, 8 urte inguruko haurrak baititut, eta adin horretatik helduak arte. Nire pedagogiaz ariko naiz gaur, sortzen zaizkidan hausnarketetaz lagundurik. Hasteko, haurrekin egiten ditudan klaseetan ez zait gustatzen patroi zorrotzak erabiltzea. Argi dago kitarra jotzen irakatsi behar diedala, baina batez ere instrumentuarenganako maitasuna transmititu...

gehiago irakurri

2007-12-03

Urak dakarrena... urak daroa

Arratsaldez, Radio3 irratian, Ramón Trecet esatari gipuzkoarra laudorioka hasi zaio  europar musikari bati: haren inprobisatzeko gaitasun miragarriaz aritu da, tin wistle edo beste instrumentu tradizional batzuk jotzerakoan noraino iristeko gai den. Eta hori etorria hori, eta ze pena, zuzeneko saio horiek ez grabatua... unean-uneko altxor efimero horiek ez liratekeela hain alferrik galdu beharko. Trecetek orduan belarrian min eman dit: "Urik ederreneko iturria isurian libre uztea...

gehiago irakurri

2007-11-05

Artze gogoan

Aurrekoan kasualitatez, potoak garbitzen nengoala, Arantza Iturbek Joxean Artzeri egindako entrebistea entzuteko aukera izan neban. Hasieran atenzino handierik ez neutsan ipini; baina entzuten nengoana hain interesgarria zanez, eskaratzean geratu nintzan  segiduten konbertsazinoa. Asko harritzen nau sortzaile batek bere pentsakeraz berba egiten dauanean, batez be artelana egileak bizitzaz daukan pentsakeraren fruitu lez azaltzen bada, Artzek inoana entzutean berdin pasau jatan: "Sortzaile...

gehiago irakurri

2007-10-19

Guggy eta gauzen benetako funtsa

Joaquin Leguina sozialista beteranoak, kazetariez gutxi fio, pasaizo hau kontatzen zuen: behin, Madrilgo presidentea zelarik, ba omen zihoan erakusketa bat ikustera, eta atean neska gazte batek, irrati-alkatxofa eskuan, galdetu omen zion: "Leguina jauna, ze iruditzen zaizu erakusketa hau?". Leguinak orduan harrituta: "Aizu, barkatu, baina oraindik ez dut ikusi, nola emango dizut bada iritzia?"... Neskak orduan: "Berdin dio, esadazu zer edo zer, nik 5 minutu barru albiste-buletinean...

gehiago irakurri