MUSIKA

Inoren Ero Ni, Rukula eta Norman, Zarauzko “Dantzatu nazazu negua” jaialdian

Ostiralean, Dantzatu nazazu negua jaialdia egingo da Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan, 22:00etatik aurrera. Agertokian Inoren Ero Ni, Rukula eta Norman taldeak izango dira, eta gero, DJ Las Marines.

Inoren Ero Nik lan berriaren bigarren aurkezpen ofiziala egingo du Zarautzen, laster, lan berria plazaratuko baitu. Fregoli (Bidehuts, 2011) da taldeak argitaratu duen azken lana. Proeiktu ezaguna da Inoren Ero Ni, eta taldekideak, halaber, ibilbide luzeko musikariak: BAP!, Anari, Lobo Eléctrico, Cápsula…

Eibar eta Ondarroako laukotea da Norman, eta bere jarioan askotariko estiloak nahasten dira, betiere, gordin eta energia handiz: abiadura, psikodelia, giro ilunak, erritmo aldaketak, rock-a, hardcorea… Rukula, azkenik, Usurbilgo stoner banda da.

Gogoratu kontzertuen ostean, Las Marines DJk arituko direla.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button