I. Galdeketaun lehiaketa (2014)

galdeketaun lehiaketaBilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak sustatuta, eta Notzeberri.com atari kulturalaren laguntzarekin sortu da Galdeketaun lehiaketa, 12-17 urteko gazteentzako joko interaktiboa (euskarazko APP), non gure neska-mutilek kulturari buruzko galderak landu ahal izan dituzten.
Ekimen horrekin, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak euskarazko tresnak baliatu nahi izan ditu adin-tarte horretako gazteen artean, hizkuntza ludiko moduan eta jakintzarako erabil dezaten jokoaren bidez.

Kulturari buruzko test motako (galdera eta erantzuna) ausazko zenbait itaunek osatu dute lehiaketa (kultura, kirol, arte, geografia, musika, Bilbo bera eta Athletic-en inguruko galderak izan dira besteak beste).
Parte-hartzaileak ahalik eta punturik gehien lortu behar izan ditu. Nahi beste aldiz olgetako aukera eman du bi hilabete iraun duen lehiaketak, eta hau datu inportantea da, izan ere ia ehun jokalari ibili dira norgehiagoka interesgarri honetan, baina harrigarriagoa da 4000 bider baino gehiago jolastu dutela.
Datu pozgarri honek esan nahi du, euskara jokorako hizkuntza erraz eta normala dela parte-hartzaile hauentzat, eta era berean APP hau oso erakargarri bilakatu dela. Datorren urteko erronka, galdera eta zalantza berriekin, parte-hartzaile kopurua gainditzea izango da.

Puntuazio altuena lortu duena sarituko da baina honez gain, bestelako sariak ere zozketatuko dira bertan parte hartzeagatik eta baita lehenengo hamarren artean geratzeagatik ere.

Lehiaketari buruzko informazioa guztia www.galdeketaun.biz  webgunean aurkitu daiteke.

Saridunak honakok izan dira:

1. SARIA

  • ekain2000. Lortutako puntuazioa: 4157. Lehen postua

1. ZOZKETA

  • Nikopolidis. Lortutako puntuazioa: 4109. Sailkapenean: 5
  • Aretxagaitor. Lortutako puntuazioa: 2874. Sailkapenean: 10

2. ZOZKETA

  • Aiara. Lortutako puntuazioa 1305. Sailkapenean: 36
  • Goretti. Lortutako puntuazioa 1129. Sailkapenean: 52
  • Ainhoo. Lortutako puntuazioa: 1117. Sailkapenean:57