ARTEA

Manolo Garcíak erakusketa paratu du Bilbon

El Ultimo de la Fila musika taldeko abeslari ohiak Miscelánea izenburuko pintura-erakusketa jarri du, Bilboko Aritza galerian, ekainaren 7ra arte.

Musikari eta pintoreak 20 urte daramatza bere obra piktorikoak erakusten; koadro horiek, baina, ez ditu salgai jartzen.

Bada, Bilboko obrak eskuragarri daude. Bere lanak salgai jartzen dituen bigarren aldia izango hori; izan ere, iragan neguan Bartzelonako La Taché galerian saldu zituen bere margolanak estreinakoz. Koadroetatik ateratako dirua Gobernuz Kanpoko Erakudeentzat izango da.

“Denok uste dugu gehiegi pentsatzea nekagarria izan daitekeela. Gure burmuinak elkarri lotutako pentsamenduen saio intentsuen mende jartzen gaitu; pentsamendu horiek zuzentzea zaila izaten da, batzuetan, baita irenstea ere. Hori dela eta, atsedena hartzeko moduak bilatzen ditugu. Niretzat, esaterako, pintatzea atsedena hartzea da”.

Horrekin batera, ondokoa gaineratu du: “Abestiak egiten dudan bezala pintatzen dut: argia nahi duen barruko mundu bati leiho txikiak irekiz. Koloreen, usainen, soinuen plazeragatik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button