ARTEA

“Sin Titulo #2” ekimen artistikoa Donostian

Erakusketetarako hizkuntza berriak bilatzen dituen kolektibo efimeroa da Sin Titulo, eta Donostian du oinarria. Abangoardiako kontzeptu berritzaile eta garaikideetan sinesten dute, proposamen artistikoak modu berri eta freskoan erakuts daitezen. Partaideak erabakitzen du nola eta zergatik jardun, askatasun osoz, bere lanarekin eta proposamenarekin erabat koherente izanda.

Hurrengo topaketa bihar eta etzi izango da, ekainak 28 eta 29, Gipuzkoako hiriburuko Undermount lokalean, bertan, erakusketa kolektibo bat abiatuko dute. Erakusketan, askotariko diziplinak eta teknikak bilduko dira: marrazkia, pintura, musika, moda diseinua, argazkigintza, muralismoa…

Erakusketan hauexek parte hartuko dute: Juan Alvarez, Ibon Gurrutxaga, Amansa (Amaia Andonegui Blanco), Garikoitz C. Murua, Ane San José, Andrea Machimbarrena, Irati Cacharro Jiménez, Borja Hernández Gómez, J.Ramon Cacharro Goenaga eta Diego Matxinbarrena. Larunbatean, gainera, The Crazy Young-ek  kontzertu emango du, 12:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button