MUSIKA

“Arto Artian” katalogoaren aurkezpen-jaialdia, Sestaon

Hamar urte igaro dira Arto Artien. Musika Txikien Katalogoa abiatu zenetik. “Musika txikien katalogoa deitu genion, bertan bildu nahi genituelako esperimentazioaren inguruan aritzen ginen euskal artista askoren lanak, autogestioaren bidez eta lizentzia libreekin funtzionatuz, sare bat eraikitzeko asmoz”.

Bada, larunbatean, ekainak 6, katalogoaren aurtengo uztaren aurkezpena egingo dute Sestaoko Txirbilenea Kulturgunean, 18:00etatik aurrera. “Esanguraz betetako tokia da. Desmantelatze industrial eta kulturalaren isla diren Labe Garaietako bulegoak okupatu zituztenetik hamaika ekintza eta aukera eskaini diote eskualdeari”.

Aipatutako aurtengo uzta benetan interesgarria izan da, eta horren erakusle larunbateko jaialdia izango da: Killerkume (gitarra eta bateria, noise-rock); Héctor Rey (konposatzailea, inprobisatzailea eta interpretea); Tzesne/Paralux (elektronika eta bideo esperimentala uztartzen dituen bikotea); Srosh Ensemble (Portugaleko Porto hiriko talde elektroakustikoa); Piketa (grindcore); MadmadaM (Myriam eta Itziar Markiegi, inprobisazioa eta zarata, elektronika eta perkusioa); Eten (gitarra eta bateria, free-core, ATX! izenburuko lan berria aurkeztuko dute); eta azkenik, DJ Katza (Paraleloan kolektiboko kidea da).

Informazio gehiago: artoartian.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button