MUSIKA

Gasteizko Montauk taldeak estreinako lana plazaratu du

Beñat Goitia abeslari eta gitarra-jotzailearen bakarkako doinuetatik sortu den proiektua da Montauk.  Egitasmoa, hain justu, 2014an gauzatu zen erabat, Gorka Etxebarria (bateria), Goio Saenz (baxua), Aitor Garcia de Vicuña (gitarra) musikariaren partaidetzarekin. Bada, oraintsu, Bilaketan lehendabiziko lana argitaratu dute gasteiztarrek.

Diskoak giro akustikoetan eraikitako bederatzi pop-rock doinu intimista biltzen ditu, folk eta country estiloetatik edaten dutenak, esperimentaziorako joera sotila ere erakutsiz. “Melodia gordinak, distortsio leun zein garratzak, ahots apal xuxurlatuak eta garrasiak, finean, herdoiltasunera eramango gaituen bidaia”. Nire edo Audience taldeen soinuarekin aldera daiteke Montauk bandaren proposamena.

Diskoa Jonan Ordorikak grabatu, nahastu eta masterizatu du Azkarateko Katarain eta Mamia estudioetan, 2016ko martxoa eta apirila bitartean.

“Montauk New York ondoko hiriburu bat da, baztertua, berezia, bereizia. Bertan kokatzen da Max Frisch idazle suitzarraren Montauk nobela. Baina Gasteiztarren izenaren zioak Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelan du jatorria, bertan aipatzen baita Frisch-en nobela eta bertan ezagutu baitzuten Montauk”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button