IKUS-ENTZUN

“Beldur barik lehiaketa” hainbat herritan abian

Durangaldean eta Gernikan abiatu berri dute Beldur barik lehiaketa. Hortaz, Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Zaldibar eta Gernika herriekin loturarik baduzue, eta 12 eta 26 urte artean bazaudete, animatu eta parte hartu! Lanak jasotzeko epea azaroaren 11an amaituko da.

Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte, eta gainera, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, anitz eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute.

Lanak bi kategorien arabera aurkeztu ahal izango dira: 1.go kategoria (12-17 urte bitartekoak) eta 2. kategoria (18-26 urte bitartekoak).  Sariak, gehienez, 150 eurokoak izan daitezke Durangaldean, eta 500 eurokoak Gernika aldean.
Gazteek aurkeztutako proposamenak aztertzeko eta sariak emateko, bertako udalek epaimahai bat izendatuko dute.  

Durangaldeko Beldur Barik Topaketan, proiektu irabazleen epaia azaroaren 26an emango da jakitera, Elorrioko Arriola Antzokian egingo den Durangaldeko Beldur Barik Topaketan, arratsaldeko 18:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button