ARTEA

Bizitza atseginago eta gozoago bat

Artium Museoak Rosalind Nashashibi artista britainiarraren pelikulak eta margolanak aurkeztu ditu. Nashashibiren lanak “bizitza atseginago eta gozoago bat posible egin dezaketen loturak ehuntzearen garrantzia” erakusten du. Mostra azaroaren 14ra arte izango da zabalik.

Rosalind Nashashibi artistaren proposamen horretan bi film proiektatuko dira Z aretoa programaren barruan; batetik, Vivian ‘s Garden eta Part One: Where There Is a Joyous Mood, There a Comrade Will Appear to Share a Glass of Wine, eta, bestetik, Nashashibik erakusketa prestatzen ari zela museoan egindako hainbat margolan ere ikusgai egongo dira.
Z aretoa programak zinemagintzaren lurraldera jauzi egiten duten artisten eta erakusketa formatua arakatzen duten zinemagileen lanak ikusgai jartzeko espazio bat eskaintzen du, Garbiñe Ortegaren komisariotzapean.

Rosalind Nashashibi (Londres, 1973) 16 mm-ko formatuan egindako pelikulengatik da batez ere ezaguna; haren filmak “esperientzia pertsonaletatik eta eta giza portaeraren eta zenbait komunitatetako gizarte-harremanen behaketatik abiatzen dira. Artistak pinturarekiko eta grabatuarekiko interesa uztartzen du zinemagintzarekin batera”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button