XXVI. Bertsolari gazteen BBK sariketaren 2. kanporaketa jokatu da gaur Zallako zine antzokian. Bertan, aurrez aurre, Busturialdea eta Enkarterri/Ezkerraldea taldeak izan dira. Irabazlea Busturialdea taldea izan da. Sariketa honetan, saioak sailkapen izaerakoak dira. Beraz, Enkarterri/Ezkerraldea taldeak ez du aurrera jarraituko, eta Busturialdea, ostera, finalaurrekoetara pasatzen da.
Txapeldunen taldean Oier Errementeria, Janire Arrizabalaga, Beñat Bilbao, Lurdes Ondaro, Ibai Amillategi eta Aitor Etxebarriazarraga aritu dira. Enkarterri/Ezkerraldea taldean Garikoitz Mantzisidor, Gari Morgado, Peru Irastorza, Nuria Cortada, Asier Alcedo eta Ander Ucelay.
Datorren asteko astelehenean izango da hurrengo saioa, eta bertan, Hego Uribe eta Uribe Butroe arituko dira norgehiagoka, Deustun.