MUSIKA

Oilo Pop jaialdiak musikaz beteko du Bermeoko Tala

Abuztuaren 5ean egingo da bigarren aldiz Oilo Pop jaialdia, Bermeoko Talako Kantinan. “Oilo Pop formatu txikiko jaialditxoa da, Bermeoko Talan, itsasora begira dagoen terraza batean”. Aurten hauexek arituko dira Bizkaiko kostaldeko txoko Eder horretan: Baobabs Will Destroy Your Planet, Oki Moki, Eneritz Furyak eta Las Marines dj’s.

Baobabs Will Destroy Your Planet taldea duela hiru urte jaio zen Iruñean. Sari batekin jaio zen: Bilboko Kafe Antzokiaren sari berezia, Gaztea-ko Maketa Lehiaketaren barruan. 2015ean, EPa grabatu zuten, eta iaz, halaber, beren lehen disko luzea, Londreseko Abbey Road estudioetan, Iñaki Llanerarekin. Erreberberazioek eta teklatuek 80ko hamarkadara garamatzate, baina taldeak badu mende honetako oso gaurko egiten duen zerbait.

Eneritz Furyak (Eneritz Dueso) irundarrak Kasernarat taldean igaro ditu bere ibilbide musikaleko une azpimarragarrienak, eta horren ostean bakarkako bidea hastea erabaki zuen. Oraintsu bakarkako lehen lana plazaratu du.

Getariko Oki Moki bikoteak Ocean Breeze izenburuko kasetea plazaratu berri du, eta nontzeberrin aho bete hortz gelditu gara bi musikariok grabatutako melodia zikin bezain itsaskorrekin.

Hiru horiek jo ostean, Las Marines dj’s arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button