ARTEA

Ana Roman artistaren Iron Flowers erakusketa

Ekainaren 10era bitartean, eta Bilboko Espazio Marzana galerian, Ana Roman artistak Iron Flowers izeneko erakusketa paratu du.

Azken urte honetan artistak garatu duen lanaren emaitza da Iron Flowers erakusketa. Oinarri kontzeptuala lorea eta burdinaren arteko dikotomiatik sortzen da. Alde batetik sofistikazioaren suabidadea eta arintasuna, eta bestetik, indar metalikoaren gogortasuna. Erakusketa honek hein batean, egunerokotasunaren eta ankerkeriaren arteko talkan bizirik suertatzen diren horientzat omenaldia izan nahi du.

Egituraren oinarria pintura da, baina aurkeztu duen instalazioan objektuen erresonantzia bilatzen du diskurtso ttipiagoen gehitzearekin, horrela beste bat handiago eta konplexuago artikulatu ahal izateko.Hala, bederatzi obra, formatu handiko lau inpresio digital, eta animaziozko film labur serie baten proiekzioa, eta katalogo berezi bat dira Iron Flowers erakusketaren osagaiak.

Maiatzean, eta erakusketarekin bat eginez,  86Hz izeneko dokumentala proiektatuko da, non bertoko artista talde batek Turkiako Ukksa zentro kulturalean eginiko bisita bat biltzen den.

Ana Roman (Bilbao, 1962) Arte Ederreko Fakultatean lizentziatu ostean Kassel-en (Alemania, 1989-91) izan zen. Makina bat erakusketa kolektibo zein bakarka egin ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button