ESZENA

Kale-arte sormen berritzaileak, Lekeitioko Kale-Antzerki Jaialdian

Lekeitioko itsasotan nabigatzen duten kale-arte sormen berritzaile oro, kostaldeko herrian bilduko dira datorren asteko asteburuan, uztailaren 9, 10, 11 eta 12an. Frantzia, Italia, Polonia eta Euskal Herriko taldeak arituko dira Lekeitioko plaza, portu, Abaroa parke eta Arropaineko Arragua tokian.

Lekeitioko Kale-Antzerki Jaialdiaren nortasuna berritzailea da, eta aurten ildo horri jarraituko diote sormen-lan berriak proposatuz.

Imanol Agirre ekimenaren zuzendariak esan duenez, “ekoizpen propioak jarri dira abian portu honetan, eta gaur arte 11 kale-antzerki propio sortu ditugu. Aurten ez da gutxiagorako izango, eta Kukai Dantza konpainiarekin ari gara elkarlanean Kukaikaxa plazaratzeko.

Joan maiak zuzentzen duen kolektiboak esan duenez, “lan berriak Gelajauziak ikusgarriaren adaska bat da, hots, obra hori egokituko dugu Lekeition egiteko, bertako espazioetan eta bertako dantzariekin, izan ere, 18 neska dantzari lekeitiar eta beste 12 Hernanitik etorrita arituko dira obran.”

Beste berrikuntza bat Arropaineko Arragua espazioa da. Zentro horrek bat egin du jaialdiarekin eta lau sormen-lan harrigarri eskainiko ditu: Kolektibo Mostrenkoren Antonio Remachado; Turukutuparen El paseo de Criku; Ainara Legardonek gidatzen duen Archipielen Music Forum  eta Izaskun Lapazaren Ehundurak.

Jaialdiak beti izan duen erronka espazio berriak topatzea izan da, eta Imanolek esan duen bezala, aurten antzezleku berri bat irekiko da bertan: Abaroa Parkea. Herriaren bihotzean gorderik izan den lorategi liluragarri horretan bi clown arituko dira: Ola Muchin poloniarra eta Mac Fois italiarra.

Horiez gain, Markeliñe taldearen Andante ikuskizuna, Frantziako Barolosolo zirku artea berritu duen taldea, Foc ta Su ikusgarria, edota Zo Zongo talde gipuzkoarraren clown beldurgarriak ikusteko parada egongo

Hori guztia eta beste asko, hemen, Lekeitioko Kale-Antzerki Jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button