IKUS-ENTZUN

“Viridiana” pantaila handian ikusteko aukera

Arrebato Zinemak Klasikoak pantaila handian programaren beste emanaldi bat ondu du gaur, Bilboko BBK Aretoan. Gaurko proiekzioa, hain zuzen, Luis Buñuel zinegile espainiarrak 1961ean filmatutako maisulana izango da, Viridiana. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Cannes Jaialdiko sari nagusia irabazi duen film espainiar bakarra da Viridiana. Mexiko eta Espainiaren arteko ekoizpena da, baina urteetan film mexikartzat jo izan da, Espainiako agintariek lan lotsagabea zela erabaki baitzuten, zentsoreek aurretik onartu egin zuten arren. Izan ere, 1977ra arte, Franco hil eta gero, ez zen herrialde horretan estreinatu.

Umore beltzez eta sinboloz jositako lanak hauxe kontatzen du: Don Jaime (Fernando Rey) gizon zahar erretiratua da, bakarrik bizi da etxean emaztea hil zenetik. Egun batean, baina, Viridiana (Silvia Pinal) lobaren bisita izango du, zeina nobizia den komentu batean. Viridianak, gainera, izebaren antz handia dauka. Antzekotasun horren ondorioz, Don Jaime asaldatu egingo da.

Benito Pérez Galdos idazlearen Halma eleberrian oinarritzen da, eta Nazarin filmaren jarraipen gisa filmatu zuen Buñuelek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button