MUSIKA

Frantziako Opium du Peuple punk talde kabaret zalea Gasteizen

Gainsbourgen kantuak, Sanseverinoren Maigrir, Pierre Vasiliuren Qi c'est celui la, edo Julio Iglesiasen Je n'ai pas changé, kantuak punk esparrura eramaten ditu Opium du Peuple punk koadrila frantziarrak. "Dead Kennedys-ek Georggi Danen Barbacoa kantua bertsioneatuko balu bezala", Nontzeberri-n hartu dugun oharrean jasotzen denez.

Gaur Gasteizen izango dira eta Best off lana aurkeztuko dute. Disko hori taldearen hirugarren grabazioa, lehendabizikoa 2007 urtean plazaratu zuten.

Aipatzeko ere bada, taldeak zuzenekoetan eskaintzen duen ikuskizuna. Izan ere, Slobodan izeneko abeslariak kabaret koipea ematen dio taldeari. Berria egunkariak esan duenez, "Balkanetako mafioso baten, AC/DCko Angus Youngen eta Doctor Deseoko Francisen arteko nahasketa da".

Beraz, erdi rock kontzertu erdi kabaret ikuskizuna Frantziako Opium du Peuple bandak gaur Gasteizen eskainiko duen emanaldia.

Jimmy Jazz aretoak bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button