arauak
Lehiaketaren oinarriak:
01. araua

Nontzeberri webguneak Kalesound Maketa Lehiaketa jarri du martxan.



02. araua

Nahi duen taldeak edo bakarlariak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla. Derrigorrezko baldintzak honako hauek dira:

- Kantak euskaraz izatea.

- Diskoetxe komertzial batean diskorik argitaraturik ez izatea.

- Kantak originalak izatea
ez bertsioak.

03. araua

Bi atal daude: Pop-Rock eta Metala. Parte-hartzaileek horietako batean eman beharko dute izena.

- Pop-Rocka: Rock, Pop, Punk,
Rock & Roll, Ska, Hip-Hop, Rap, Reggae, Noise, Rhythm'n'Blues, Tekno Pop, Garage, Power Pop eta abar.

- Metala: Heavy metal, Thrash, Gotikoa, Doom, Rock gogorra, Hardcore, Death, Speed Metal eta abar.

04. araua

Lanak webgunean dagoen formularioaren bidez, e-postaz edo posta arruntez bidali daitezke.

E-postaz bidaliz gero, talde edo bakarlari bakoitzak hiru mp3 bidali behar ditu kalesound@kalesound.com helbidera.

Horretaz gain, kolorezko argazki bat (.jpg formatuan, gutxieneko neurria
300 x 400 pixel -alturera x zabalera-), biografia (100 hitz gehienez ere) eta harremanetarako modua (webgunea,
e-posta, telefono-zenbakia...) ere
igorri beharko ditu. Baita taldearen izena, herria eta kategoria (metal
edo pop-rock) ere.

Posta arruntez bidaliz gero, CD batean (mp3 formatuan beti ere) honako helbide honetara: Nontzeberri,
Simon Bolivar 8-b, 48010 Bilbo.

05. araua

Lanak jasotzeko epea 2007ko uztailaren 6an (eguerdiko 12:00etan) amaituko da.






06. araua

Musika arloko hiru adituk erabakiko dituzte sariak. Lehiaketak honako sari nagusi hauek banatuko ditu:

Irabazleek Plateruena Kafe Antzokian joko dute kontzertu banatan, Plateruenakoek eurek programatutako beste talde batekin edo gehiagorekin batera. Kontzertu hauek antolatzeaz Plateruena kargutuko da.

Bestalde, irabazle bakoitzak 1.500 euroko diru-saria jasoko du, Durangoko Txirula musika dendan gastatzeko.

Atal bakoitzeko bigarren eta hirugarren sailkatuek Bilboko Bilborock aretoan joko dute. Kontzertu bi programatuko dira (bata metalen, pop-rocken bestea) eta sailkatuek elkarrekin joko dute. Uda osteko kontzertuon datak zehaztu gabe daude.

07. araua

Sarietako edozein gerta daiteke eman gabe gelditzea, epaimahaikideen iritziz aurkeztutako kantek behar adinako mailarik ez baldin badute.

08. araua

Parte hartzeak esan gura du parte-hartzaileak aitortzen duela bidalitako kanten autorea dela. Nontzeberrik oinarri hau ez betetzearren sor litezkeen erantzukizunak ez ditu bere gain hartuko.

09. araua

Sariak lehiaketa amaitu eta egun batzuetara jakinaraziko dira. Irabazleen berri emango da webgunean eta parte-hartzaile guztiei komunikatuko zaie epaimahaikideen erabakia.

10. araua

Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta aldaezinak izango dira.



11. araua

Parte hartzen dutenak Nontzeberriren KaleSound atal finkora sartuko dira lehiaketa amaitutakoan.

12. araua

Lehiaketan parte hartzeak esan gura du egileak oinarriok onartzen dituela.

Simon Bolibar kalea 8-b, 48010 Bilbo           -           Telefonoa: 34-94 402 90 92           -           kalesound@kalesound.com